Joana Gaztelakoa (Madril, 1462ko otsailaren 28aLisboa, 1530eko apirilaren 12a), La Beltraneja izengoitiz, Gaztelako infanta eta Portugalgo erregina ezkontidea izan zen.

Joana Beltraneja

Portugalgo erregina ezkontidea


pretender to the Castilian throne (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaMadril1462ko otsailaren 28a
Herrialdea Gaztelako Koroa
 Portugalgo Erresuma
HeriotzaLisboa1530eko apirilaren 12a (68 urte)
Familia
AitaHenrike IV.a Gaztelakoa
AmaJoan of Portugal
Ezkontidea(k)Alfontso V.a Portugalgoa
LeinuaTrastamara leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmoja
Izengoitia(k)La Beltraneja
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaKlaratar

Henrike IV.a Gaztelako erregearen eta Joana Portugalgoaren alaba. 1462an Gaztelako koroaren oinordeko izendatu bazuten ere, 1464an nobleen eta erregearen arteko gerra zibila piztu zenean, Gaztelako noble batzuek neurri hori baliorik gabe uzteko eskatu zuten, sasiko alaba zelakoan (Beltraneja deitzen zioten, Beltrán de la Cueva noblearen alaba zelako edo). 1468an, Henrike IV.aren arrebaorde Elisabetek oinordekotza lortu eta, sasikoa zelakoan, guztiz baztertu zuten Joana printzesaren eskubidea (Toros de Guisandoko hitzarmena).

Handik aurrera hasi zen Elisabet, gerora Elisabet Katolikoa izango zena, agintera heldu nahian: Guisandon agindu ez bezala, Fernando Aragoikoarekin ezkondu zen. Bestalde, Guienako duke frantsesarekin, lehenik, eta Portugalgo erregearekin, ondoren, saiatu ziren Gaztelako noble batzuk Joana printzesa ezkonarazten, baina huts egin zuten eginahal horietan. 1474an Henrike IV.a hil zenean, Joanaren alde jarri ziren hasieran noble gehienak eta Portugalgo erregea. 1475ean ezkondu ziren Joana eta Alfontso V.a Portugalgo erregea, bere osaba, baina Elisabet Katolikoaren aldeko osteak nagusitu eta Portugalgo komentu batera erretiratu zen hil arte Joana Beltraneja.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joana Beltraneja