Ezkurra (ibaia)

Ezkurra ibaia» orritik birbideratua)
Artikulu hau Malerrekako Ezkurra ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ezkurra (argipena)».

Ezkurra[1] Nafarroako Malerreka eskualdean dagoen ibaia da. Iturburua Ezkurra udalerriko lurretan du, hain zuzen ere, Ezkurra mendatean. Ondoren Eratsunetik pasatzerakoan Basakaitz errekaren urak jasotzen ditu, Saldiasko lurrak zeharkatzerakoan Urtzuriko errekarenak eta aurrerago Lotzabian (Beintza-Labaien), Zubieta (Txitxiluko erreka jasoz), Ituren, Elgorriaga eta Doneztebetik pasatzen da. Azken udalerri honetan Ezpelurarekin elkartzen da eta 300 metro aurrerago Baztan eskualdetik datorren Bidasoarekin. Ezkurra ibaira bost erreka isurtzen dira ezkerraldetik, eta lau eskuinaldetik.[2]

Ezkurra (ibaia)
Motaibai
Geografia
Map
Koordenatuak43°07′33″N 1°44′16″W / 43.1258°N 1.7378°W / 43.1258; -1.7378
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arro hidrografikoaBidasoa basin (en) Itzuli
IturburuaEzkurra mendatea
Bokalea
()
Bidasoa

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu