Halley kometa
Halley kometa, ofizialki 1P/Halley deitua,[1] epe laburreko kometa ezagunena da, Lurretik 75 edo 76 urtean behin ikus daitekeena. Epe laburreko kometen artean begi hutsez antzeman daitekeen bakarra da, eta baliteke gizaki baten bizialdian bitan agertzea. Begi hutsezko beste kometa batzuk, argitsuagoak eta ikusgarriagoak izan daitezkeen arren, milaka urtean behin baino ez dira agertuko.
Halley kometa ![]() | |
---|---|
![]() | |
Behaketa | |
Gorputz-gurasoa | Eguzkia |
Aurkikuntza-data | K. a. 466 |
Honen izena darama | Edmond Halley |
Orain duen posizioa ikusi | |
Orbitaren ezaugarriak | |
Apoapsis | 35,08231 AU |
Periapsis | 0,58598 AU |
Ardatzerdi handia | 17,8341 AU |
Eszentrikotasuna | 0,96714 |
Orbita-periodoa | 75,31589 urte |
Batezbesteko anomalia | 38,38426 ° |
Makurdura orbitala | 162,26269 ° |
Goranzko nodoaren luzera | 58,42008 ° |
Periapsiaren argumentua | 111,33249 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Diametroa | 11 km |
Masa | 220 Tg |
Dentsitatea | 600 kg/m³ |
Albedoa | 0,04 |
Halley kometa Eguzki-sistemaren barrenean sartzen ikusi izana Txinako, Babiloniako eta Europako Erdi Aroko kroniketan dago idatzirik, gorputz zerutar bera zela jakin gabe. Kometaren periodikotasuna, lehendabiziko aldiz 1705ean ezarri zuen Edmond Halley ingelesak, eta egun haren omenez darama izena. Eguzki Sistemaren barrenean 1986an sartu zen azken aldiz, eta 2061ean agertuko da berriz.
1986ko agerraldian, Halley kometa espazio ontzi batek behatu zuen lehen aldiz, eta kometaren nukleoari eta isatsari buruzko informazio zehatza eman zuen. Behaketa horiek euskarria eman zioten zenbait hipotesiri kometen osaketari buruz, batik bat Fred Whipple-ren "elur-bola zikin" izeneko ereduari. Horrela, egiaztatu zen Halley kometa irakite-puntu baxuko izotz batzuen nahasketak osatu zuen (ura, karbono dioxidoa, amoniakoa eta hautsa). Hala ere, behaketak ideia horiek eraberritu ere egin zituen hainbat puntutan; esaterako, Halley kometaren azala hautsezko bestelako materialek osatzen dutela, eta zati bat baino ez dela izotzezkoa.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Jet Propulsion Laboratory. JPL Small-Body Database Browser: 1P/Halley. .
Kanpo estekakAldatu
- Halley kometa historian Zientzia.net (2010)