Ireki menu nagusia

Sukaldaritza

Sukaldari» orritik birbideratua)
Artikulu hau kontzeptu kulturalari buruzkoa da. Janari eta edarien prestaketa gaitzat duena beste hau da: Sukaldaritza (janari eta edarien prestaketa); ondo jan eta edateko artea gaitzat duena, berriz, hau da: Gastronomia
Bakailao kokotsak pil-pilean, Euskal Herriko sukaldaritzako platera.

Sukaldaritza elikagaiak aukeratu, prestatu eta sukaldatzeko teknika eta praktika kulturalen multzoa da. Hain zuzen, sukaldaritza kultura bakoitzaren adierazgarri nabarmena den jarduera da.

HistoriaAldatu

Mendebaldeko sukaldaritzaren oinarriak Pizkunde garaian jarri ziren. Katerina Medici, geroago Henrike II.a Frantziakoa izan zenarekin ezkondu zenean, Italiako sukaldaritza sofistikatua eraman zuen Frantziara. Geroago, Luis XIV.a, XV.a eta XVI.a erregeekin frantses Grande Cuisine sortu zen, Marie-Antoine Carême, George-Auguste Escoffier eta 1938. urtean frantses sukaldaritzaren inguruan Larousse Gastronomique argitaratu zuen Prosper Montagnéren idatzi eta lanei esker.

Euskal HerrianAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko sukaldaritza»

Euskal Herrian, 1970. urte inguruan, Luis Irizar sukaldariaren eskutik, Euskal Sukaldaritza Berria sortu zen, eta haren ikasle izan ziren gaur egun entzutetsu diren euskal sukaldari ugari. Juan Mari Arzak sukaldariak, bestalde, euskal sukaldaritza eman du ezagutzera mundu osoan. [1]

2009an martxan jarri zen Donostian Basque Culinary Center izeneko gunea Euskal Herria goi sukaldaritzan eta zientzia gastronomikoetan nazioarte mailan erreferentziazko gune bihurtzeko asmoz.[2]

2018an Euskal Herrian 37 jatetxek eskuratu dituzte Michelin izarrak horietako lauk emakume sukaldariburuak dituztelarik: Elena Arzak, Estela Velasco, Pilar Idoate, Aizpea Oihaneder.[3]

Euskal Herrian, hemengo jangaiak erabiltzeaz gainera, gaur egun diren sukaldaritza baliabide berriei esker, beste kulturetako osagaiak ere erabiltzen dira.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskal sukaldaritza, munduko onenen artean . Noiz kontsultatua: 2018-12-01.
  2. Basque Culinary Center proiektua abian da . Noiz kontsultatua: 2018-12-01.
  3. Berria.eus «Puntako platerak, ertzetako egileak» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-12-01.

Kanpo estekakAldatu