Ireki menu nagusia

Francisco Antonio Javier Gardoki Arrikibar Bizkaiko politikaria eta kardinala, Diego María Gardokiren anaia (Bilbo, 1747ko urriaren 9a - Erroma, 1820ko urtarrilaren 27a). Valentziako artxidiakono izendatu zuten apaiz izateko ikasketak bukatutakoan. Zuzenbide eta Teologiako ikasketak egin eta Gaztelako Kontseiluko kide hautatu zuten ondoren. Karlos IV.aren agintaldian, Napoleonekin bakea lortzeko tratuetan parte hartu zuen (Amiensko bakea, 1802). Kardinal egin zuten 1816an.

Francisco Antonio Javier Gardoki
Cardinal Francisco Javier Gardoqui, by José de Madrazo.jpg
kardinal

1816-03-08 -
Bizitza
Izen osoa Francisco Antonio Javier de Gardoqui y Arriquíbar
Jaiotza Bilbo1747ko urriaren  9a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Erroma1820ko urtarrilaren  27a (72 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Diego anaia eta biek Argentinako Panpa euskal nekazariz populatzeko plan bat zirriborratu omen zuten. Horren ondorio izan liteke egungo Constitución (Txile) hiria 1794an Nueva Bilbao de Gardoqui izenez sortu izana.

ErreferentziakAldatu