Bilboko Kontsulatua
Bilboko Kontsulatua Bilbon 1511n sortu zen erakundea da, itsasadarraren inguruan sortzen ziren arazoak konpondu asmoz eta honen hobetzea eta konpontzen lanak egiteko. Gaztelatik zetorren artilea nola saldu behar zen erabaki zuten eta arau zorrotzak jarri zituzten. XVII. mendean Bruggen delegazio bat ireki zuen eta komertzio handia zuen Anberesko portuarekin. 1886an Bilboko Komertzio, Industria eta Nabigazio Ganbera bilakatu zen.
Bilboko Kontsulatua | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea |
Historia | |
Sorrera | 1511ko ekainaren 22a |
Sorlekua | Bilbo |
Desagerpena | 1886 |
Bere egoitzetako bat, gaur egun Erriberako Merkatua dagoen lekuan egon zen.
Historia
aldatu1511. urtean sortu zen ofizialki baina lehendik lan hori egiten zelaren dokumentuak daude. I. Juan Barrenetxea kontsula izendatua izan zen 1588, 1592, 1598, 1602, 1606 eta 1608. urteetan. Bere semeak ez zuen tradizioa jarraitu, baino Bilboko alkatea izan zen, 1616ean.