Deustuko elizatea Bizkaiko udalerri independentea izan zen,1925eko urtarrilaren 1 arte;[5] egun hartan, Bilbori anexionatu zioten, Bilbok lur gehiago behar zuelako.

Deustu
 Bizkaia, Euskal Herria
bandera

armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBilbo Handia
Izen ofiziala Deustuko elizatea
AlkateaFederiko Eskauriaza (1924an)
Posta kodea48002, 48003, 48004
INE kodea
Herritarramahatsorri, begoñar
Kokapena
Koordenatuak43°16′20″N 2°56′45″W / 43.2722°N 2.9458°W / 43.2722; -2.9458
Map
Azalera4,95 km²
Demografia
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Adierazpen errorea: Ustekabeko > eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik abs(r)entzat
Zahartze tasa[1]
Ugalkortasun tasa[1]‰ 
Ekonomia
Jarduera tasa[1](2011)
Genero desoreka[1](2011)
Langabezia erregistratua[1](2013)
Euskara
Euskaldunak [2](2021)
Kaleko erabilera [3] (2021)
Etxeko erabilera [4]
Datu gehigarriak
SorreraZehaztu gabea, 1300 baino lehenago. urtea
WebguneaUriola.eus: Deustu
OharrakBilbok anexionatu zuen 1925ean. Infotaulako datu estatistikoak Bilbokoak dira

Nekazaritzako udalerria zen Deustu, eta udaletxea San Pedro elizaren ondoan zegoen. Udalerriaren erdigunea izen bereko plaza zen, pilotalekuarekin batera.

4,96 km²-ko azalera du. lursail horiek Artxanda eta Elorrieta mendietako hegalak dira Ibaizabal ibairaino heltzen direnak.

Auzoak 3,00 km² besterik ez dute okupatzen, eta gainerako lursaila mendiaren eta Elorrieta mendiaren hegalak dira.

Udalerria bi aldetan banaturik zegoen: goierria, baserritarra; eta erribera, arrantzalea. Dena den, gaur egungo Deustuko San Pedroko auzoaren iparraldean Ybarra familiak jauregi bat eraikiarazi zuen 1893ean. Jauregi hura oso handia zen, eta auzoaren lurralde gehiena hartzen zuen; hipodromo bat ere bazeukan. Sarrikoko gainean, ostera, Zubiriatarren etxaldea zegoen, egun Larrako dorretxea dagoen tokian.

Biztanleria

aldatu

XIX. mendearen hasieran, nekazaritzako herri txikia zen Deustu. Mendeak aurrera egin ahala, ordea, eta industrializazioaren garapenarekin batera, biztanle kopurua haziz joan zen, Bilbo Handia industrialitzen zen eran. Ondoko taulan, elizateko biztanle kopuruaren datuak ageri dira, 1925. urtean Bilbok anexionatu arte.

Elizatera etorritako bizilagun gehienak, eraiki ziren langile auzo berrietan kokatu ziren, gaur egungo Deustuko San Pedroko auzoaren hegoaldean. Egun, Deustuk 50.000 biztanletik gora dauzka, anexioa gertatu zenean baino sei aldiz gehiago, alegia. Deustuko San Pedro, Arangoiti, Ibarrekolanda eta San Ignazio auzoak biltzen ditu.

Deustuko biztanleriaren bilakaeraz datuak eman dituzte Labayruk Bizkaiko ermitei buruzkoa liburuan, eta José Antonio Pérez Pérez-ek "Bilbao y sus barrios : una mirada desde la historia" liburuan.


Deustuko biztanleria (1842-1920)


Deustuko biztanleria (1842-2024)

Gehiago jakiteko

aldatu

Udalbatza[6]

aldatu
 
Deustuko elizatearen armarria.

1914ko Udalbatza, 1913ko azararoaren 9ko udal hauteskunde ondoren eratutakoa: EAJ 7 zinegotzi, kontserbadore erregezaleak 6. Udalbatzarraren osaketa:

  • Alkatea: Benito Santamarina Zarate (EAJ)
  • Alkate ordea: Jose Olabe Barinaga (EAJ)
  • Lehenengo sindikoa: Tomas Aldekoa Kukullu (EAJ)
  • Bigarren sindikoa: Eugenio Olabarrieta Arteta (EAJ)
  • Zinegotziak

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. (Gaztelaniaz) Txema LUZURIAGA: «Deustuko argazkiak», Euskonews & Media, 341. zenbakia, 2006.
  6. Deustuko Memoria bloga

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu