Maitasunaren itxiera

Pascal Rambert-en antzezlana

Maitasunaren itxiera (jatorrizkoa frantsesez: Clôture de l'amour) Pascal Rambert zuzendari frantsesaren ikuskizun dramatikoa da, 2011n sortua. Stanisla Nordey eta Audrey Bonnet komedianteekin idatzi zuen, eta 2011ko Avignongo jaialdian izan zen lehen emanaldia.[1] Testua urte berean argitaratu zuen Les Solitaires intempestifs argitaletxeak.[2]

Maitasunaren itxiera
Jatorria
Egilea(k)Pascal Rambert
Sorrera-urtea2011
Jatorrizko hizkuntzafrantsesa
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa, errusiera, alemana, japoniera, gaztelania, Kroaziera, euskara eta Thailandiera
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Pascal Rambert
Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoi bukatutakoan

Euskarazko bertsioa Arriaga Antzokiak ekoitzi zuen 2021ko apirilean. Miren Gaztanaga eta Eneko Sagardoi aktoreekin Pascal Rambert-en beraren zuzendaritzapean.[3] Zuzendari laguntzaileak izan ziren Lucia Astigarraga eta Nagore Navarro. Testua, eszenografia, argiak eta jantziak ere izan ziren Ramberten ardura.[4][3]

Maitasunaren itxiera antzezlana, Audrey Bonnet eta Stanisla Nordeyrekin 2011ko Avignongo Jaialdian eszenaratua, mundu mailako arrakasta izan zen. Testuak, 2012an, Frantziako Kritikaren Sindikatuaren Saria eta Antzerkiaren Zentro Nazionaleko frantsesezko Antzezlan-Sorkuntza Onenaren Sari Nagusia jaso zituen. 2013an, Pascal Rambertek autorearen saria jaso zuen Antzerki-Palmaresean. 2017rako, Maitasunaren amaiera 170etik gora aldiz errepresentatuta zegoen, 23 hizkuntzatara itzulita eta 10 hizkuntzatara moldatuta: errusieraz Moskuko Arte Antzokian, ingelesez New Yorken, kroazieraz Zagreben, italieraz Modenan, Erroman eta Milango Piccolo Teatroan, japonieraz Shizuokan, Osakan eta Yokohaman, alemanez Beryn Borg-en eta Thalian.

Sinopsia aldatu

Testuak bi bakarrizketa ditu, eta bi pertsonaien arteko haustura erromantiko lazgarria aztertzen du.[1] Pasioz eta gordintasunez eszenaratzen dute haustura, dena hitz-jario bizi-bizi etengabean. Beldurra eta askapena nahastuko dira bikotearen elkarrizketa lazgarrian, gizon baten eta emakume baten arteko borroka dialektiko suntsitzaile eta gupidagabean. Argudioak, kexak, gaitzespenak, mina, amorrua eta maitasuna azaltzen dira, pasioz eta erraietatik adierazten den hizkuntza zehatz, kirurgiko eta uholdezko baten bidez.[4]

Sariak aldatu

 
Pascal Rambert egile eta zuzendaria

Sari hauek jaso ditu Frantzian:[5]

  • 2012: Frantziako Kritikaren Sindikatuko saria frantsesezko antzerkirako lan-sorkuntza onenarentzat.
  • 2012: Literatura dramatikoaren Sari Nagusia Frantzian. Antzerkiaren Zentro Nazionaleko frantsesezko Antzezlan-Sorkuntza Onenaren Sari Nagusia
  • 2013: Antzerki-Palmaresa saria jaso zuen Lambertek.

Itzulpenak aldatu

2021an 24tik gora hizkuntzatara itzulita zegoen, besteak beste hauetara.

Pascal Rembartek urtean hizkuntza batean egiten du “Clôture de l’amour” munduan, eta 2021ekoa euskarazko hau aukeratzeko orduan, asko gustatu zitzaiola aktoreetako batek itzuli izana. Interesa piztu zion horrek.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Frantsesez) Sourd, Fabienne Arvers et Patrick. «"Clôture de l'amour": rencontre avec Pascal Rambert et ses deux comédiens - Les Inrocks» https://www.lesinrocks.com/ (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).
  2. (Frantsesez) Clôture de l'amour. solitairesintempestifs.com.
  3. a b Igartua Aristondo, Amaia. «Pascal Ramberten 'Maitasunaren itxiera' estreinatuko dute gaur Bilbon» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).
  4. a b Arriaga Antzokia. (2021). «MAITASUNAREN ITXIERA» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).
  5. Clôture de l'amour. .
  6. La clausura del amor a madridesteatro.com
  7. «"Hitzarekin bestea hiltzera joatea da 'Maitasunaren itxiera'ko premisetako bat"» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-04-20 (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).

Kanpo estekak aldatu