Dagestan[1] (errusieraz: Респу́блика Дагеста́нtranslit.: Respublika Dagestan, Respublika Dagestan; turkieraz, «Mendi Herria») Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki. 50.300 km²ko eremua du eta 2010ean 2.910.249 biztanle zituen[2]. Hiriburua Makhatxkala da.

Dagestan
 Errusia
Ereserkia
State Anthem of the Republic of Dagestan (en) Itzuli
Dagestan, you holy fatherland (en) Itzuli
Administrazioa
Izen ofizialaРеспублика Дагестан
Estatu burujabe Errusia
ISO 3166-2RU-DA
HiriburuaMakhatxkala
Head of the Respublic of Dagestan (en) ItzuliSergey Melikov (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak42°59′02″N 47°30′18″E / 42.9839°N 47.505°E / 42.9839; 47.505
Azalera[convert: invalid number] km²
MugakideakKalmukia, Stavropol kraia eta Txetxenia
Demografia
Biztanleria3.133.303 (2021eko urtarrilaren 1a)
21.950 (2020)
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km²
Hizkuntza ofizialaerrusiera, agulera, avarera, azerbaijanera, txetxenera, darginera, kumikera, lakera, lezgiera, nogaiera, rutulera, tabasaranera eta tsakhurrera
Ordu eremuaMoskuko Ordua, UTC+03:00 eta Europa/Mosku
Matrikula05
e-dag.ru

Geografia

aldatu
 

Dagestan Europa eta Asiaren artean dago, Kaukasiaren ekialdean. Errusiako gunerik hegoaldekoena da[3]. Iparraldean Kalmukiarekin du muga, ekialdean Kaspiar itsasoarekin, hegoaldean Azerbaijanekin, hego-mendebaldean Georgiarekin, mendebaldean Txetxeniarekin eta ipar-mendebaldean Stavropol kraiarekin.

Errepublikaren hegoaldean Kaukaso Handia dago, 4.000 mko gailurrekin. Mendirik garaiena Bazardüzü (lezgieraz: Kitxensuv) da; 4.466 m ditu, eta Azerbaijango mugan dago. Lurraldearen iparraldeko herena, berriz, Kaspiar beheragunean kokaturik dago, itsas-maila baino 28 m beherago. Ibai handienak Terek, Sulak eta Samur dira[3].

Ekonomia

aldatu

Ekonomia-jarduera nagusiak nekazaritza (garia, artoa, ardoa eta laboreak), arrantza eta industria (petrolioa, mekanika, kimika eta janari-industria) dira. Kaspiar itsasoko arrantza industriala garrantzi handikoa da. Harrapatzen diren espezie nagusiak kaspiar izokina (Salmo trutta caspiensis) eta gaizkatak dira[4].

Historia

aldatu

Persiarrek IV. mendean konkistatu zuten, arabiarrek VIII. mendean eta Turkiako otomandarrek XVI. mendean. Volga ibaian gora joan joanez, errusiarrak XV. mendean kokatu ziren lehenbizikoz, baina 1813 arte ez zen Dagestan Errusiako Inperioaren esku geratu[5].

Urriko Iraultzaz geroztik, sobietarren gobernua ezarri zen han. 1918. urtean, Armada Zuriak, Alemaniak eta Otomandar Inperioak boltxebikeen kontra borrokatu ziren Dagestan eskuratu nahirik. 1921ean, Errepublika Sozialista Autonomo bihurtu zen. Sobietar Batasuna ohiaren barnean zeuden 16 errepublika autonomoetako bat izan zen.

Demografia

aldatu

2010ean Dagestanek 2.910.249 biztanle zituen[2]. Kaukasoko beste errepublika batzuetan ez bezala, Dagestanen ez da talde etniko nagusirik. Izan ere, errusiar biztanleez gain (%3,6 2010ean), kaukasiar, iraniar edo turkiar hizkuntzak hitz egiten duten hogeita hamar etnia eta laurogei nazioren egoitza da[5]. Herri ez eslaviar ugarienak avarak (%29,4 2010ean), darginak (%17), kumikak (%14,9), lezginak (%13,3), lakak (%5,6), tabasararrak (%4,1), nogaiak (%1,4), rutulak (%1), agulak (%1) eta tsakhurrak (%0,3) dira. Azeriar (%4,5) eta txetxen (%3,2) koloniak ere daude. Biztanle gehienak musulmanak dira.

Talde
etnikoa
1926ko errolda 1939ko errolda 1959ko errolda 1970ko errolda 1979ko errolda 1989ko errolda 2002ko errolda 2010ko errolda
Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua %
Avarak 177.189 %22,5 230.488 %24,8 239.373 %22,5 349.304 %24,5 418.634 %25,7 496.077 %27,5 758.438 %29,4 850.011 %29,4
Darginak 125.707 %16,0 150.421 %16,2 148.194 %13,9 207.776 %14,5 246.854 %15,2 280.431 %15,6 425.526 %16,5 490.384 %17,0
Kumikak 87.960 %11,2 100.053 %10,8 120.859 %11,4 169.019 %11,8 202.297 %12,4 231.805 %12,9 365.804 %14,2 431.736 %14,9
Lezginak 90.509 %11,5 96.723 %10,4 108.615 %10,2 162.721 %11,4 188.804 %11,6 204.370 %11,3 336.698 %13,1 385.240 %13,3
Lakak 39.878 %5,1 51.671 %5,6 53.451 %5,0 72.240 %5,1 83.457 %5,1 91.682 %5,1 139.732 %5,4 161.276 %5,6
Tabasararrak 31,915 %4,0 33.432 %3,6 33.548 %3,2 53.253 %3,7 71.722 %4,4 78.196 %4,6 111.152 %4,3 118.848 %4,1
Nogaiak 26.086 %3,3 4.677 %0,5 14.939 %1,4 21.750 %1,5 24.977 %1,5 28.294 %1,6 38.168 %1,5 40.407 %1,4
Rutulak 10.333 %1,3 20.408 %2,2 6.566 %0,6 11.799 %0,8 14.288 %0,9 14.955 %0,8 24.298 %0,9 27.849 %1,0
Agulak 7.653 %1,0 6.378 %0,6 8.644 %0,6 11.459 %0,7 13.791 %0,8 23.314 %0,9 28.054 %1,0
Tsakhurrak 3.531 %0,4 4.278 %0,4 4.309 %0,3 4.560 %0,3 5.194 %0,3 8.168 %0,3 9.771 %0,3
Azeriarrak 23.428 %3,0 31.141 %3,3 38.224 %3,6 54.403 %3,8 64.514 %4,0 75.463 %4,2 111.656 %4,3 130.919 %4,5
Errusiarrak 98.197 %12,5 132.952 %14,3 213.754 %20,1 209.570 %14,7 189.474 %11,6 165.940 %9,2 110.875 %4,7 104.020 %3,6
Txetxenak 21.851 %2,8 26.419 %2,8 12.798 %1,2 39.965 %2,8 49.227 %3,0 57.877 %3,2 87.867 %3,4 93.658 %3,2
Besteak 43.861 %5,6 52.031 %5,6 61.495 %5,8 63.787 %4,5 57.892 %3,6 58.113 %3,2 25.835 %1,0 19.646 %0,7

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu