Agulera[1][2] edo aghulera[3] (aгъул чӏал) agulek mintzatzen duten hizkuntza da, Kaukasoko ipar-ekialdeko hizkuntzen familiakoa, dagestango hizkuntzen taldekoa eta lezgiar hizkuntzen adarrekoa. 29.000 inguru[4] hiztun ditu Errusiako Dagestan errepublikako hego-mendebaldean.

Agulera
Datu orokorrak
Lurralde eremua Errusia
Hiztunak29.300 (2010)
Ofizialtasuna Dagestan
EskualdeaKaukaso
UNESCO sailkapena3: arriskuan
AraugileaGamzat Tsadasa Hizkuntza, Literatura eta Arte Institutua
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
ibero-kaukasoar hizkuntzak
ipar-ekialdeko kaukasoar hizkuntzak
Dagestanian (en) Itzuli
Lezgic (en) Itzuli
Samur (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza azentuala
Kasu gramatikalakpostessive case (en) Itzuli eta superelative case (en) Itzuli
Alfabetoaalfabeto zirilikoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3agx
Ethnologueagx
Glottologaghu1253
UNESCO1035
IETFagx
Endangered
Languages Project

921

Dagestango hizkuntza ofizialetako bat da, eta eskoletan irakasten da ikasgai bat gisa, lehen hezkuntzan[5][6]. Вести Агула (Vesti Agula, errusieraz: Agulen berriak) astekarian artikulu batzuk aguleraz idazten dira[7].

Dialektoak aldatu

Hiru dialekto bereizi ohi dira:

  • tpigera edo agulera;
  • kerenera;
  • koxanera, batzuetan aparteko hizkuntza batetzat hartzen dena[5].

Hizkuntza estandarra tpigeran oinarritzen da[6].

Ezaugarriak aldatu

Agulerak 54 kontsonante[8] eta 5 bokal ditu. Hizkuntza ergatiboa da. Izenek kasua eta zenbakia markatzen dute; absolutibo, ergatibo, datibo eta genitiboz gain, 24 kasu lokatibo daude. Ez dago genero gramatikalik.

Idazteko sistema aldatu

XX. mende bukaera arte agulera ez zen idazten. 1990an alfabeto zirilikoan oinarrituta idazteko sistema bat sortu zen[6].

А а Б б В в Г г Гъ гъ Гь гь ГI гI Д д
Дж дж З з И и Й й К к Кк кк Къ къ Кь кь
КI кI Л л М м Н н О о П п Пп пп ПI пI
Р р С с Т т Тт тт ТI тI У у Уь уь Ф ф
Х х Хъ хъ Хь хь ХI хI Ц ц ЦI цI Ч ч Чч чч
ЧI чI Ш ш Щ щ ъ I ы ь Э э
Ю ю Я я

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Bisita ezazu Agulera Wikimedia Incubator proiektuan