Ireki menu nagusia

Bazardüzü[1]Bazardüzü mendia bezala ere ezaguna— (azerbaijaneraz "Bazarraren, azokaren lautadaren edo zelaiaren mendia"[2]) Kaukaso Handian dagoen mendi bat da. 4.466 metroko garaierarekin Azerbaijan eta Errusiaren menpeko Dagestango mendirik altuena da.

Bazardüzü
Bazarduezue azerbaijan.png
Datu orokorrak
Garaiera 4.466 m
Prominentzia 2.454 m
Geografia
Koordenatuak 41° 13′ 16″ N, 47° 51′ 29″ E / 41.221111111111°N,47.858055555556°E / 41.221111111111; 47.858055555556Koordenatuak: 41° 13′ 16″ N, 47° 51′ 29″ E / 41.221111111111°N,47.858055555556°E / 41.221111111111; 47.858055555556
Mendikatea Kaukaso Handia
Herrialdea Errusia eta Azerbaijan
Lurraldea Dagestan
Mendizaletasuna
Lehen igoera 1847

Beraz, Europa eta Asiako mugan dago eta gaur egungo estatu errusiarraren barruko lurretako hegoaldeko muturretik oso hurbil dago.

IzenakAldatu

Azerbaijaneraz Bazardüzü[3], Bazar-düzü[4] edo Bazar Düzü[5] idazten da. Nazioarteko iturrietan (sarritan Europakoetan, errusierazko bertsioan oinarrituta) toponimoaren beste transkripzio batzuk ere topa daitezke: Bazar Dyuzi[6], Bazardyuzyu[7]. Errusierazko generikoarekin Gora Bazardyuzi transkribatzeko ohitura dago[8].

Mendiaren hego isurialdean bizi diren azeriarrez gain, lezgi herria bi isurialdeetan presente dago[9][10]. Bere hizkuntzan mendiak Kitxensuv du izena.

IgoeraAldatu

Ezagutzen den lehen igoera A. Alexandrovek egin zuen 1847an. 1890ean George Yeld and G P Baker britainiarrek Dagestanetik igo zutela ere ezaguna da[11]. Altuera eta distantziarengatik mendi honetara igotzeko eskarmentu handikoa eta espedizio baten partaide izatea ia ezinbestekoa da. Azerbaijango aldetik joateko aukerari dagokionez, bidearen zati bat glaziar batetik pasatzen da. Espedizioa mendiaren ekialdean dagoen Laza (Qusar Laza) izeneko herritik hasten da; bestela ibaiaren ertzetik doan oso pista kaskarretik hurbil daiteke Xinaliqetik pasatuta; Azerbaijango lau mendi nagusietakoak diren Tufan, Bazardüzü eta Shahdagera joateko balio du.

Ondo prestatuta ere, aklimatazio aldiaren ostean bi-hiru egun behar dira igoera burutzeko; gauak kanpaina-dendetan ematen dira eta egokiena udan joatea da.[12][13]

 
Mendia Qəbələ hiritik ikusita.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bazardüzü