Castor Jauregibeitia
Castor Jauregibeitia Ibarra (Bilbo, 1876ko abenduaren 20a - Guadarrama, 1928ko urtarrilaren 4a), Cocherito de Bilbao ezizenaz ezaguna, euskal toreatzailea izan zen.
Castor Jauregibeitia | |
---|---|
![]() (1913) | |
Bizitza | |
Izen osoa | Cástor Jaureguibeitia Ibarra |
Jaiotza | Bilbo, 1876ko abenduaren 20a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Guadarrama, 1928ko urtarrilaren 4a (51 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | toreatzailea eta lur-jabea |
Izengoitia(k) | Cocherito de Bilbao |
BiografiaAldatu
Bilboko Cristo kalearen 21.ean jaioa, gurasoek txakolin bat zuten. Gazte-gaztetik, 1897tik, nobilladak toreatzen aritu bazen ere, 1900ko maiatzean, Paquiro eta Facultades aurkariak zituela, aurkezpen-kapote propioa lortu zuen sari gisa. 1903ko ekainaren 24an Eibarko zezen plaza zabaldu zuen.
Bere karrera osoan (1897/1919), 616 korridetan hartu zuen parte, guztira 1.668 zezen hiltzen.
Horietatik 132 nobilladak izan ziren (1897-1904) eta 483 zezenketak (1904-1919). Euskal Herrian, Espainian, Frantzian, Mexikon, Perun eta Portugalen toreatu zuen.
Bilbon 1906ko Aste Nagusian debutatu eta 83 zezenketa eta 28 nobillada egin zituen.
Bere denboraldi biribilena Amerikan 1910/11ko neguan egin zuen.
1919an, Cocheritok 43 urte zituela, Joselito eta Belmonte toreatzaileak ikusi eta erretiratzea erabaki zuen.Horretarako korrida bi prestatu zituen, lehena Madrilen eta bigarrena Bilbon.
Erretiratu ondoren, lur-jabe, arrantzale eta argazkilaria izan zen San Fernando del Jaraman.
Bere omenez, Bilboko zezen-zale kluba[1] eta kale batek[2] bere izena dute.