Uribarri (Bilboko auzoa)

Artikulu hau Bilboko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uribarri (argipena)».

Uribarri Bilboko auzoa da. 32,43 hektarea eta 14.048 biztanle dauzka. Izen bereko barrutian kokaturik dago, bigarren barrutian alegia. Auzoak barrutiari izena ematen dio.

Uribarri
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaUribarri
Geografia
Koordenatuak43°16′01″N 2°55′17″W / 43.26694°N 2.92139°W / 43.26694; -2.92139
Azalera0,32 km²
Demografia
Biztanleria12.897 (2023)
Dentsitatea40.303 bizt/km²

Matiko eta Zurbaraneko auzoan artean kokatzen da, hiriaren eta Bilboko itsasadarraren ekialdean.[1]

Malda horiek, irisgarritasun arazoak sortzen dituzte mugikortasun gutxiko pertsonentzat gehienbat. Horretarako, udalak espaloiak hobetu eta eskailera mekanikoak ezarri zituen auzoko Kristo kalean. Eskailera horiek bi tarte dauzkate eta 200 metroko luzera.

Irisgarritasuna

aldatu

Bilboko auzo askotan bezala, auzoaren ezaugarri nagusia maldak dira. Mendebaldetik ekialderanzko norabidean, maldan gora doa auzoaren profila. Malda horiek irisgarritasun arazoak sortzen dituzte, mugikortasun gutxiko pertsonentzat gehienbat.

Irisgarritasuna hobetzeko, udalak espaloiak hobetu eta hainbat azpiegitura jarri ditu azken urteetan:

  • Uribarri kalean dauden arrapala mekanikoak. Lau tarte dira, guztira 65 metroko luzera dutenak. Zoritxarrez, arrapalen matxurak ohikoak izaten dira, bandalismoa eta eguraldiaren eragina dela eta.
  • Trauko zeharkalean kokatutako eskailera mekanikoak. 6 tarte dira, Aralar kalea, Esnarritzaga kalea eta Uribarriko C zeharkalea lotzen dutenak.
  • Uribarriko C zeharkalea eta Maurice Ravel etorbidea lotzen duten bi igogailu, 7 metroko altuera igotzen dutenak.
  • Tutulu kalean kokatutako igogailua, 14,95 metroko altuera igotzen duena.

Garraio publikoa

aldatu

Autobusa

aldatu

Bilbobuseko hamalau lineek komunikatzen dute Uribarri Bilboko erdialdearekin eta Bilboko beste auzoekin. Linea horietatik hamaika autobus normalei dagozkie, bi mikrobusei eta bat gautxori bati.

Linea Ibilbidea Maiztasuna (min)
03 Plaza Biribila - Otxarkoaga 10´
13 San Inazio - Txurdinaga 12´
22 Sarrikue - Atxuri 15´ (12´ 12:30etatik 15:00etara)
26 Uribarri - Basurtu/Termibus] 15´
27 Arabella - Betolatza 15´
30 Txurdinaga - Miribilla 15´
38 Otxarkoaga - Basurtu/Termibus 15´
40 Santutxu - Plaza Biribila 12´
48 Santutxu - Basurtu/Ospitalea 15´
62 Basurtu/Termibus - Arabella 20´
72 Larraskitu - Castaños/Gazteleku 12´
A1 Jasokunde - Plaza Biribila 60´
A5 Prim - Plaza Biribila 30´
G2 Otxarkoaga - Plaza Biribila 30´

Euskotrenen Txorierriko linearen (Bilbo-Lezama) geltoki bat dago Uribarri auzoan.

Metroa

aldatu

Etorkizunean, Bilboko metroaren hirugarren linearen geltoki bat egongo da, guztira lau sarbide izango ditu auzoaren lekurik garaienetan bizi diren biztanleen irisgarritasuna errazteko.

Kalerik garrantzitsuenak

aldatu
  • Tiboli kalea
  • Uribarri kalea
  • Trauko kalea

Elkarteak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo


  1. Bilbao Kultura. (2015-02-02). Begoña Herri Garaia - Begoña, Un Pueblo de Altura. (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  2. «‘Uribarriko emakumeen bizi esperientziak Frankismo garaian’ liburua kalean» BERTON 2012-12-10 (Noiz kontsultatua: 2024-08-03).