Puebla de Zaragoza, izen ofiziala Heróica Puebla de Zaragoza, Mexikoko erdialdeko hiria da, Puebla estatuko hiriburu eta hiri nagusia. Mexikoko hiririk jendetsuenetan laugarrena da, Mexiko Hiria, Guadalajararen eta Monterrey ondotik. 2010ean 1.434.062 biztanle zituen.[1] Metropoli eremuak Puebla estatuko beste 10 udalerri eta Tlaxcala estatuko 13 udalerri hartzen ditu, eta 2.728.790 biztanle zituen 2010ean. Artzapezpiku egoitza dago, eta unibertsitatea eta aireportua ditu.

Puebla
Heroica Puebla de Zaragoza
Mexikoko herria
Administrazioa
Herrialdea Mexiko
ProbintziaPuebla
AlkateaLuis Banck Serrato (PAN)
Izen ofizialaHeróica Puebla de Zaragoza
Jatorrizko izenaHeroica Puebla de Zaragoza
Posta kodea72000
Geografia
Koordenatuak19°03′05″N 98°13′04″W / 19.0514°N 98.2178°W / 19.0514; -98.2178
Map
Azalera546 km²
Altuera2135
Demografia
Biztanleria1.434.062 (2010)
Metropolia2.728.790
Dentsitatea2.626,49 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1531
Telefono aurrizkia221 / 222
Ordu eremuaUTC−06:00
Hiri senidetuakFlorentzia, Łódź, Oklahoma City, Asuncion, Cancún, Pueblo (Colorado), Rodas, Talavera de la Reina, Cádiz, El Burgo de Osma-Ciudad de Osma, Wolfsburg, Xalapa, Fez, Leon, Benito Juárez, Wonsan eta Oaxaca
Hizkuntza ofizialagaztelania
http://www.pueblacapital.gob.mx/

Geografia aldatu

Kokapena aldatu

Popocatépetl sumendiaren oinetan dago, Mexiko Hiriaren eta Veracruzko portuaren (Mexikoko golkoa) artean.

Klima aldatu

Klima epela dauka, negu lehorrekin, Cwb Köppen klima sailkapenaren arabera.

      Datu klimatikoak (Puebla, 1951-2010)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 29.5 32.0 35.0 36.0 36.5 34.0 33.0 33.0 32.0 33.0 31.0 30.5 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 23.0 24.0 25.9 27.5 27.9 26.3 25.3 25.3 24.8 24.8 24.4 23.6 25.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 13.9 15.1 17.1 19.0 19.8 19.4 18.4 18.4 18.2 17.3 15.8 14.5 17.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.9 6.2 8.4 10.5 11.7 12.5 11.6 11.5 11.5 9.9 7.3 5.5 9.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -5.5 -1.5 -2.0 1.0 5.0 5.0 4.0 4.5 0.0 2.0 -4.5 -6.0 '
Euria (mm) 11.5 7.1 9.5 28.7 84.0 194.6 156.6 167.5 197.7 80.4 18.3 5.3 961.2
Euri egunak (≥ 0.1 mm) 1.5 1.6 2.5 6.2 12.7 18.2 17.7 18.0 18.8 10.1 3.1 1.3 111.7
Eguzki orduak 241.4 237.8 258.7 240.9 233.1 196.3 191.3 217.8 172.2 218.9 218.9 229.0 2656.3
Hezetasuna (%) 53 48 50 57 66 69 68 71 66 62 62 56 61
Iturria (1): Servicio Meteorologico Nacional,[2] Weatherbase[3]
Iturria (2): Colegio de Postgraduados (humidity and sun)[4]

Historia aldatu

1530. urtean sortu zuten hiria. Estrategia balio handia du, Mexikoko hiriburuaren eta Veracruz hiriaren artean baitago, eta horregatik Mexikoko kolonizatzaileen jomuga izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako armadak hartu zuen 1847. urtean, Mexikoren eta Estatu Batuen arteko gerra zela eta. Gero, frantsesek hartu zuten hiria, baina 1862an alde egin behar izan zuten Ignazio Zaragoza jeneralaren erasoen aurrean. Hala eta guztiz ere, frantsesen esku erori zen berriro ere urtebete geroago, eta Frantziaren mende egon zen, 1867an Porfirio Díazek askatu zuen arte.

Ekonomia aldatu

Ekonomia jarduera nagusiak industria (papergintza, automobilgintza, janari industria, ehungintza, zeramikagintza) da. Burdinbidegune eta errepidegune garrantzitsua da.

Ondasun nabarmenak aldatu

Oso ondo gorde ditu Pueblako hiriak espainiarren kolonizazio garaiko eraikinak. Aipagarriak dira, besteak beste, XVI-XVII. mendeetako katedrala, XVI-XVII. mendeetako Santo Domingo eliza, XVII. mendeko Alfeñique etxea (museoa, gaur egun) eta Antzoki Nagusia (1790).

Erreferentziak aldatu

  1. Instituto Nacional de Estadística y Geografía. Puebla de Zaragoza: resumen municipal. (Noiz kontsultatua: 2017-11-16).
  2. NORMALES CLIMATOLÓGICAS 1951-2010. National Meteorological Service of Mexico (Noiz kontsultatua: 2012-08-30).
  3. Historical Weather for Puebla. Weatherbase (Noiz kontsultatua: 2012-07-17).
  4. Normales climatológicas para Puebla, PUE.. Colegio de Postgraduados (Noiz kontsultatua: January 8, 2013).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak aldatu