Blokeoa herrialde batek edo gehiagok beste herrialde bat bakartu nahiez hartzen dituzten neurrien multzoa da. Blokeatu nahi den herrialdearen politika aldatzea edo nazioarteko erabakiren bat hausteagatik zigortzea izaten du helburu blokeoak. Gehienetan ekonomiari dagokio blokeoa; ekonomia harremanak eteten zaizkio blokeatu nahi den nazioari eta gainerantzeko herriekin harremanak izateko oztopoak jartzen. Ezagunak dira Kubaren kontra AEBk ezarritako blokeoa, Nazio Batuen Erakundeak Rhodesiaren kontra egindakoa edo AEBk proposatuta NBEk Iraken kontra aldarrikatua.

Britainiar armadak Toulongo portua 1810 eta 1814 artean blokeatu zuen, Thomas Lunyren margolana
Artikulu hau estrategia politiko-militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Blokeo».

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.