Bloisko gaztelua

Loirako gaztelua

Bloisko erret-gaztelua (frantsesez: château royal de Blois) Blois herrian dagoen gotorlekua da. 2000. urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Loirako gazteluetako bat da. Frantziako erregeen bizileku gogokoena izan zen Errenazimentuan. 1429an, bere kaperan, Reimsko artzapezpiku zen Renault Chartreskoak Joana Arc-ekoa bedeinkatu zuen, Orléansko setioa altxatzera joan aurretik.

Bloisko gaztelua
Château de Blois
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Erdialdea-Loira Harana
DepartamenduaLoir eta Cher
BarrutiBloiseko barrutia
Frantziako udalerriBlois
Koordenatuak47°35′08″N 1°19′51″E / 47.585501°N 1.33095°E / 47.585501; 1.33095
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIII. mendea
JabeaQ87071500 Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaColin Biard (en) Itzuli
EraikitzaileaJean Barbet (en) Itzuli
EstiloaArte gotikoa
French Renaissance architecture (en) Itzuli
klasizismoa
Ondarea
Mérimée IDPA00098337, IA00141119 eta IA00141126
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

Bloiseko kondeen Erdi Aroko gaztelua, Luis XII.a erregearen egoitza izatera pasa zen. 1500eko hamarkadaren hasieran, erregeak gaztelua berreraiki eta lorategi errenazentista bat egin zituen (gaur egun, 1890ean Victor Hugo etorbidea eraikitzearen ondorioz desagertua).[1]

Frantzisko I.a Frantziakoa tronura igo zenean, Klaudia Frantziakoa bere emazteak gaztelua altzariz jantzi zuen, Amboiseko jauregia utzi eta gortea Bloisen jartzeko asmoarekin. Frantzisko I.ak, garai hartako liburutegi garrantzitsuenetako bat izateko, hegal berri bat eraikitzeari ekin zion. Bere emaztea 1524an hil ondoren, Frantzisko I.ak Bloiseko gaztelua utzi zuen Fontainebleauko jauregian bizitzeko. Bere liburu bilduma ikusgarria bertara bidali zuen eta Liburutegi Nazionala sortu zuen.

Henrike III.ak Paristik ihes egin zuen Erlijio Gerrak hasi zirenean, Bloisen babestu zen eta Estatu Orokorrak deitu zituen 1576 eta 1588an. Urte honetan Henrike III.ak Guiseko dukea hilarazi zuen. Ondoren, Henrike Nafarroakoak hartu zuen gaztelua, eta, hil ondoren, Katalina Medici bertan erbesteratu zen.

1626an, Luis XIII.ak Gaston Orleanskoa bere anaiari Bloisko gaztelua oparitu zion ezkon-opari gisa. 1635ean François Mansartek gaztelua hegal berri batekin zabaltzeko enkargua jaso zuen, baina 1638an finantza arazoek proiektuaren etetea eragin zuten, eta Gaston frantziskotar hegala okupatzera behartua izan zen. 1660an Gaston hil ondoren gaztelua hutsik geratu zen.

130 urteko abandonuaren ondoren, Frantziako Iraultzan zehar, iraultzaileek gazteluaren edozein aztarna desagerrarazi zuten, altzariak, estatuak eta beste osagarri batzuk eraman zituzten. Eraikina hain egoera txarrean geratu zen, eraisteko zorian egon zela, baina kuartel bihurtzeak salbatu egin zuen desagertzetik.

1841ean, Luis Filiperen erregealdian, Prosper Mériméeren lanari esker gaztelua monumentu historiko sailkatu zuten.[2] Gaztelua zaharberritu eta museo bihurtu zuten. Zaharberritzeek aurrera jarraitzen dute, eta gaztelua, gaur egun, Blois hiriaren jabetzakoa da.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Frantsesez) Ducher, Robert. (1968). Caractéristiques des styles. Paris: flammarion, 80 or. ISBN 978-2-08-011359-7..
  2. Mérimée, Frantziako Kultura Ministerioa. IA00141119. .

Kanpo estekak

aldatu