Biolumineszentzia

Izaki bizidunek argi ikusgaia emititzea (adibidez, ipurtargiak, marmokak eta zenbait onddo), entzima jakin batzuek katalizatutako erreakzioen ondorioz

Biolumineszentzia hainbat bizidunek burutzen duten argi-ekoizpenari deritzo. Argia sortzen duten bizidunen artean bakterioak, onddoak, protistoak, arrainak, moluskuak, intsektuak eta krustazeoak, besteak beste, daude.

Hitza grezieratik bios (bizia) eta latinetik lumen (argia) dator.

Biolumineszentzia erreakzio biokimiko baten emaitza da. Erreakzio horretan, luziferina izeneko proteina bat oxidatzen da, luziferasa izeneko entzima batek katalizatzen duen erreakzio batean. Erreakzio honek behar duen energia ATPk ematen du. Oxidatzerakoan, luziferina egoera kitzikatu batean geratzen da segundo gutxitan, eta egoera normalera pasatzerakoan gehiegizko energia hori argi moduan askatzen du.

Bizidunaren arabera aldatzen da ekoizten den argiaren kolorea (berdea, urdina, gorria...)

Fenomenoa oso ohikoa da itsasoaren sakontasunean bizi diren bizidunen artean (arrain abisaleen artean, alegia). Lehorreko bizidunen artean biolumineszentzia ez da hain zabaldua.

Bizidunen artean funtzio desberdinak ditu argiaren ekoizpenak: bikotekidea aurkitzeko (funtzio sexuala), harraparien aurkako defentsa-mekanismoa, harrapakinak erakartzeko prozedura, etab.

Planktonek sortzen duen biolumineszentzia

Argia duten arrain askok ez dute biolumineszentzia sortzen, arrain horietan dauden bakterioek baizik (sinbiosian bizi direnek). Hozkailuan sartzen bada uretan dagoen arrain bat, askotan argia dariola ikusten da: arrainak dituen bakterio biolumineszenteak daude argi-ekoizpen horren atzean.

Bakterioen artean Vibrio eta, batez ere, Photobacterium dira argiaren ekoizle nagusiak.

Planktonean dauden dinoflagelatuek ere biolumineszentzia sortzen dute. Protisto hauek dira maiz itsasoa gau ilunetan argitzen dutenak, adibidez malko urdin deritzon fenomenoan..


Intsektuen artean ipurtargiak dira aipagarrienak. Hauetan fenomenoak sexu-funtzio nabarmena du.

Ez dira urriak ere argia sortzen duten onddoak.

Ikus, gaineraAldatu


Kanpo estekakAldatu

Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian