Apo-ziza edo ziza hori faltsua (Omphalotus olearius) onddo espezie bat da.[1] Olibondoen, haritzen, gaztainondoen, etb-en oinetan bizi den onddo pozoitsua da.

Apo-ziza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaOmphalotus
Espeziea Omphalotus olearius
Singer, 1948
BasionimoaAgaricus olearius
Mikologia
 
orriak himenioan
 
inbutu-formako txapela
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora horiak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Polymyces phosphoreus, Clitocybe olearia, Armillariella olearia.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 6 eta 12 cm. arteko diametrokoa. Gaztetan laua da, baina gero erdian hondoratu egiten da eta kopa edo inbutu itxura hartzen du. Ertza mehea, uhindua eta kiribildua du. Kapela laranja kolorekoa edo hori-laranja kolorekoa da eta batzuetan askoz ere ilunagoa, ia beltza.

Orriak: Oso dekurrenteak eta luzeak, meheak dira, desberdinak, juntu daude, laranja kolore bizia edo ez hain bizia, gero laranja-horia. Usteltzen direnean, fosforeszente bihurtzen dira, are gehiago ertzetan.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Oso luzea eta oinarrian beste oin batzuekin bat eginda sorta osatzeko, ildaskatua, uhindua eta meheagoa da oinarrian. Laranja kolorekoa da, kapela baino zurbilagoa, eta batzuetan orban ilun edo beltzak ditu.

Haragia: Gogorra eta haritsua, laranja kolorekoa, amoniako tanta batzuekin berde tindatzen da. Olio usaina du, ez oso atsegina eta zapore gozoa.[2]

Etimologia: Omphalotus grekotik dator eta bi hitzen konbinazio bat da, omphalos = “zilborra” eta otos Tus = “belarria”. Olearius berriz latinetik dator, olea = oliba; landare honetan hazten delako.

Toxikotasuna

aldatu

Toxikoa da. Kontsumitzen bada, nahasmendu gastrointestinal handiak eragiten ditu.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Cantharellus cibarius-ekin nahas daiteke, kontuz, baina honek izurrak ditu orrien ordez eta kolore orokor horixka du. Hygrophoropsis aurantiaca-rekin ere bai; hau ere laranja da, baina txikiagoa, ez da sortetan agertzen, ia beti pinudietan, egurrean, hostoen gainean edo eroritako adarren inguruan.

Omphalotus illudens espeziarekin, oso antzekoa eta nahiko ohikoa, hariztietan, artadietan eta pagadietan agertzen dena, toxikoa eta luminiszentea iluntasunean.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean agertzen da, olibondoen enborretan edo sustraietan eta iparraldean hostozabalen enborretan eta sustraietan, haritzetan, pagoetan eta abar sortak osatzen.[5]

Olibondoetan bizi direnek kolore gorrixka dute eta haritzetakoak laranjagoa.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Guyana Frantsesa, Europa, Kenya, Hegoafrikako lurmutur mendebaleko probintzian, Israel, Iran, Himalaiako eremua, Australia.[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 320 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 292 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 182 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 325 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  6. Omphalotus olearius: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu