Robert Boyle
Robert Boyle (Waterford, Irlanda, 1627ko urtarrilaren 25a – Londres, Ingalaterra, 1691ko abenduaren 31) fisikari eta kimikaria izan zen, eta era berean kristau teologo nabarmena. Ospetsua izan zen gas idealen legeak aurkitzeagatik eta 1661eko bere The Sceptical Chymist («Kimikari eszeptikoa») liburua da kimikaren historiko argitalpen garrantzitsuenetako bat.
Robert Boyle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lismore gaztelua eta Lismore, 1627ko urtarrilaren 25a |
Bizilekua | Waterfordeko konderria Ingalaterra |
Heriotza | Londres, 1691ko abenduaren 31 (64 urte) |
Hobiratze lekua | St. Martin-in-the-Fields |
Familia | |
Aita | Richard Boyle, 1st Earl of Cork |
Ama | Catherine Fenton |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Eton College (1635 - 1638) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa latina Irlandako gaelera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, kimikaria eta filosofoa |
Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea (1654 - 1668) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Galileo Galilei, René Descartes, Francis Bacon, Cornelis Drebbel, Otto von Guericke eta Ibn Tufail |
Kidetza | Royal Society Invisible College (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
Boyleren legea formulatzeagatik egin zen ezagun, zientzialaritzat. Horrez gain, gaur egun lehen kimikari modernotzat hartzen da, hau dela eta, kimika modernoaren sortzailetako bat dela esan daiteke. The Sceptical Chymist bere obra, funtsezko bezala hartzen dan kimikaren historian.
Galileo Galileiren termometroa eta Otto von Guerickeren bonba pneumatikoa hobetu zituen. Azken horri esker, arnasa eta errekuntzarako airea beharrezkoa dela frogaturik. 1661. urtean hainbat saio kuantitatibo egin zituen, eta hurrengo urtean Towneley fisikariak ezagutzera eman zuen Boyle-Mariotte izenaz ezagutzen den legea (tenperatura berean, gas ideal baten bolumenaren eta presioaren arteko biderkadura bera da).
Bizitza
aldatuHaurtzaroa
aldatuRobert Boyle Waterfordeko (Irlanda) Lismore gazteluan jaio zen, Blackwater erreka bazterrean, 1627an. Garaian, Corkeko kondea zen Richard Boyle aristokrataren eta, bere bigarren emaztea zenaren, Catherin Fenton, hamalaugarren semea izan zen. Aita, Richard Boyle, 1588an Irlandara iritsi zen, bertan politikari eta industria inguruan jardun zuelarik. Robert jaio zenerako jada lur-jabetza handia zuen.
Robert Boyle, Haurra zela latina, greziera eta frantsesa ikasi zituen. Zortzi urte zituela hil zitzaion ama eta Eton Collegera bidali zuten, bertako zuzendaria, Henry Wotton, bere aitaren adiskide zelarik. Hamabost urterekin tutore frantses bat jarri zieten eta berarekin Italira bidaiatu zuen. Genovan bizi izan zen bi urtez, eta ondoren 1641eko negua Florentzian igaro zuen Galileo Galileiren paradoxa ikasten; Galileo hurrengo urtean hil zen.
Helduaroa
aldatu1644ean Ingalaterrara itzuli zen, eta aita hil zitzaion urtebete geroago. Aitak jabetza handia utzi zion, horien artean, Stalbrisgeko oinetxea eta Cromwellen gerratean irabazitako Limerickeko lursail asko. Guzti hau eta gero, kimikaren alorrean lan egitea erabaki zuen, ordurako izugarrizko grina zientifikoa baitzuen. Hortik gutxira oso postu garrantzitsua lortu zuen,Invisible College (Ikastetxe Ikusezina) ikerketa taldean eta bertan "filosofia berriaren" alde lan egiten zutelarik. Londresen biltzen ziren, Gresham Collegen edo Oxforden.
1647tik aurrera, Irlandara joaten hasiko da aitak utzi zizkion lursailak bisitatzera. Urteetan joan-etorri horien ondoren 1652an Irlandan bizitzen gelditzea erabakitzen du. Bertan, kimikako lanetan gutxi aurreratzen zuela ikusirik haserretu egin zen, Irlandak horretarako laguntzarik ematen ez ziola ikusita. Baieztapen hau berak idatzitako eskutitz [1] batean ikusi zen, berak Irlandan kimikaren inguruan interesik ez zegoela epaitu eta horretarako behar ziren baliabideak ematen ez zizkietela esan baitzuen.
Aitak lurrak utzi zizkion Irlandan eta hango errentek ikerketa zientifikoetan soilik aritzea baimendu zioten. Irlandara itzuli zenean herrialde atzeratua aurkitu zuela esan zuen eta horregatik Oxforden bizi izan zen 1654tik aurrera. 1664ean Boyleren legea formulatu zuen, Europan ordea Edme Mariotteren legea zela esan zen, honek urte luzez lan egin ondoren 1676an argitaratu bazuen ere. Gaur egun Boyle-Mariotteren legea izenaz ezagutzen da.
1654an Irlandatik Oxfordera bidaiatu zuen bere lanarekin jarraitzeko asmoz. Hiru urte beranduago Otto von Guerickeren "airezko bonba"-ren inguruan irakurri ondoren, teoria hau lantzen hasiko da, gehiago sakondu nahian, Robert Hookeren laguntzaz. 1959an "Boyle makina" garatzen du, honekin airearen propietatearen inguruko ikerketak burutzeko. Honako lan hau 1660an argitaratuko du "Esperimetu fisiko mekaniko berriak, airearen elastikotasunari buruz eta honen efektuak" liburuan. Francis Line jesuitak lan honi kritika egin zion, beste askok bezala. Boylek erantzuna ematean, lehen aldiz aipatu zuen gasaren bolumena eta presioa elkarren artean proportzionalki doazela. Hortik aurrera "Boyleren legea" izenaz ezagutuko da Ingalaterran eta "Boyle-Mariotteren legea" izenaz Europan. Baina esan beharra dago, lege honen inguruko hausnarketa Henry Powerrek 1661. urtean egin zuela.
1663. urtean, Invisible College (Ikastetxe Ikusezina) Royal Society of London bihurtu zen, natura baliabideen inguruko azterketa sakonak egiteko asmotan. Urte berean, Ingalaterrako errege Karlos II.ak kontseiluko kide izendatu zuen. 1680an elkarteko presidente hautatu zuten, baina ez zuen onartu postua, arautegia ez zuelako gustuko.
Garai honetan Boylek sorkuntzarako gogo handia izango du eta hainbat gauza sortu nahiko ditu, horien artean: bizitzaren luzapena, hegan egitea, itzaltzen ez den argia, armadura gogorrak eta arinak egitea, hondoratuko ez den itsasontzia eta haizearekin nabigatzea posible izatea, luzera neurtzeko modu praktiko zurruna... hogeita lau ideia plazaratzen dituen aipatutako zerrenda famatua da zientzialarien artean.
1668an Oxford atzean utzi eta Londresera joango da, bertan bere arreba Katherine Jonesekin bizi izatera. Bertan, berarentzako laborategi bat egin zuen eta urtero liburu bat argitaratzen saiatu zen.
Azken urteak
aldatuLondresen bizi zela, 1689an, 62 urterekin osasun arazoak izaten hasi zen. Begi nahiz eskuetan ahultasun handia nabaritu zuen. Ondorioz, Royal Society of London alde batera utzi zuen, urte guztietan bertan egin zuen lanaren ostean.
Azken batean, 1691ko abenduan 64 urte zituela hil zen paralisi baten ondorioz.
St. Martin-in-the-Fieldseko hilerrian lurperatu zuten, eta meza bere lagun izan zen Gilbert Burnet apezpikuak eman zuen.
Lan zientifikoen ekarpenak
aldatuRobert Boylen lanak esperimentuan eta behaketan oinarritzen ziren, teoria orokortuen aurka eginda. Bere unibertsoa azaltzeko modua honako hau makina bat bezala ulertzea zen. Esan bezala, unibertsoa makina bat da non fenomeno natural guztiak mugimendu mekaniko batek sortua diren.
Egindako lan guztien artean gehien nabarmentzen dena The Sceptical Chymist («Kimikari eszeptikoa») da, 1661n Ingalaterran argitaratua. Bertan, filosofo naturalak, materia mugimenduan zeuden atomoez osatua dagoela esan zuen eta fenomeno desberdinak gertatzen direla beraien talkak ematen direnean.
Liburu honetan aipatutako esperimentazioa aipatuko du, esaten baitu planteatzen den teria bakoitza erakutsi behar dela esperientziaren bitartez eta bere egiazkotasuna erakutsi. Hau guztiagatik, Boyle kimika modernoaren aitatzat kontsideratzen da.
"Gas idealaren" inguruko teoria da honako hau, legeak dioenez, gas bat sartu-irtenik gabe badago eta honen tenperatura konstante mantentzen bada gasaren gaineko presioa eta gasaren bolumena alderantziz proportzionalak dira.
Hau da:
Tenperatura konstante mantenduz presioa handitu ahala bolumena jaisten zela ikusi zuen, baina betiere bien arteko biderketa konstante mantentzen zen. Horretarako ontzi batean gasa sartu zuten eta goiko aldean enbolo batekin hermetikoki itxi. Enboloan pisua jarriz hau jaitsi eta bolumena txikitzen zenean ontzi barruko gasaren presioa igo egiten zen, aldiz enboloa jasoz bolumena handitzean presioa txikitu egiten zen.
P (atm) | V (l) | P.V |
---|---|---|
0.5 | 60 | 30 |
1.0 | 30 | 30 |
1.5 | 20 | 30 |
2.0 | 15 | 30 |
2.5 | 12 | 30 |
3.0 | 10 | 30 |
Argitalpenak
aldatuFisika eta kimika lanak
aldatu- 1660 – New Experiments Physico-Mechanical: Touching the Spring of the Air and their Effects
- 1661 – The Sceptical Chymist
- 1662 – Whereunto is Added a Defence of the Authors Explication of the Experiments, Against the Obiections of Franciscus Linus and Thomas Hobbes (a book-length addendum to the second edition of New Experiments Physico-Mechanical)
- 1663 – Considerations touching the Usefulness of Experimental Natural Philosophy (followed by a second part in 1671)
- 1664 – Experiments and Considerations Touching Colours, with Observations on a Diamond that Shines in the Dark
- 1665 – New Experiments and Observations upon Cold
- 1666 – Hydrostatical Paradoxes
- 1666 – Origin of Forms and Qualities according to the Corpuscular Philosophy. (A continuation of his work on the spring of air demonstrated that a reduction in ambient pressure could lead to bubble formation in living tissue. This description of a viper in a vacuumwas the first recorded description of decompression sickness.)
- 1669 – A Continuation of New Experiments Physico-mechanical, Touching the Spring and Weight of the Air, and Their Effects
- 1670 – Tracts about the Cosmical Qualities of Things, the Temperature of the Subterraneal and Submarine Regions, the Bottom of the Sea, &tc. with an Introduction to the History of Particular QualitiesNew Experiments Physico-Mechanical: Touching the Spring of the Air and their Effects
- 1672 – Origin and Virtues of Gems
- 1673 – Essays of the Strange Subtilty, Great Efficacy, Determinate Nature of Effluviums
- 1674 – Two volumes of tracts on the Saltiness of the Sea, Suspicions about the Hidden Realities of the Air, Cold, Celestial Magnets
- 1674 – Animadversions upon Mr. Hobbes's Problemata de Vacuo
- 1676 – Experiments and Notes about the Mechanical Origin or Production of Particular Qualities, including some notes on electricity and magnetism
- 1678 – Observations upon an artificial Substance that Shines without any Preceding Illustration
- 1680 – The Aerial Noctiluca
- 1682 – New Experiments and Observations upon the Icy Noctiluca (a further continuation of his work on the air)
- 1684 – Memoirs for the Natural History of the Human Blood
- 1685 – Short Memoirs for the Natural Experimental History of Mineral Waters
- 1686 – A Free Enquiry into the Vulgarly Received Notion of Nature
- 1690 – Medicina Hydrostatica
- 1691 – Experimentae et Observationes Physicae
Erlijio eta filosofia lanak
aldatu- 1648/1660 – Seraphic Love, written in 1648, but not published until 1660
- 1663 – An Essay upon the Style of the Holy Scriptures
- 1664 – Excellence of Theology compared with Natural Philosophy
- 1665 – Occasional Reflections upon Several Subjects, which was ridiculed by Swift in Meditation Upon a Broomstick, and by Butler in An Occasional Reflection on Dr Charlton's Feeling a Dog's Pulse at Gresham College
- 1675 – Some Considerations about the Reconcileableness of Reason and Religion, with a Discourse about the Possibility of the Resurrection
- 1687 – The Martyrdom of Theodora, and of Didymus
- 1690 – The Christian Virtuoso
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ L., Silver, Brian. (2000). The ascent of science.. Oxford University Press ISBN 9780198027690. PMC 276803043. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- ↑ Boyle-Mariotteren legea. 2019-02-06 (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
Ikus, gainera
aldatu- Boyle-Mariotteren legea
- Esperimentua txori batekin aire-ponpa batean
- Fosforo
- Boyleren tenperatura
- Edme Mariotte
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Boyle |