Zelentereo

Gaur egun filum bereizitzat jotzen diren knidarioak eta ktenoforoak hartzen zituen taxon zaharkitua.

Zelentereoak animalien taxoi parafiletiko bat dira, Eumetazoa taldeko zenbait adar primitibo biltzeko sortua historikoki, baina gaur egunean zaharkitutzat joa. Bilateria multzoko animaliekin kontraposizioan kontsideratuak zegoen filum hau: bilaterioen gorputz simetria bi aldetakoa bada, erradiala eta alde askotakoa zen ustezko talde honetakoa, hortik Radiata izena.

Leptopsammia pruvoti, knidarioa (horia) eta Fasciculus vesanus ktenoforoa, erradio-simetria duten animaliak, baina ez horregatik Radiata edo Zelentereoen talde ustezkoan ahaideak. Leptopsammia pruvoti, knidarioa (horia) eta Fasciculus vesanus ktenoforoa, erradio-simetria duten animaliak, baina ez horregatik Radiata edo Zelentereoen talde ustezkoan ahaideak.
Leptopsammia pruvoti, knidarioa (horia) eta Fasciculus vesanus ktenoforoa, erradio-simetria duten animaliak, baina ez horregatik Radiata edo Zelentereoen talde ustezkoan ahaideak.

Tradizionalki knidarioak eta ktenoforoak sailkatzen ziren talde honetan, eta baita belakiak ere. Edozelan ere, gaur egun ez da uste benetako justifikaziorik dagoenik pentsatzeko animalia erradiatuen hiru taldeak (belakiak, knidarioak eta ktenoforoak) elkarrekin ahaidetuago daudela gainerakoekin baino[1][2]. Beste sailkapen batzuetan, zelentereo izena knidario terminoaren sinonimotzat jo izan da.[3]

Erradio-erako simetria, bestalde, behin baino gehiagotan agertu izan da animalien eboluzioan. Ekinodermatuek bost aldeko simetria erradiala daukate, baina larbak direnean simetria bilaterala daukate, eta Bilateria taldearen barnean daude argi. Simetriaren araberako sailkapenak, gainera, beti eraman du inplikazio inplizitu bat, alegia, animalia erradiatuak primitiboagoak direla, eta beraz, lehen animaliek horrelako simetria-eredua eduki behar zutela[2], baina ideia hau zaharkitua geratu da.

Sailkapenaren historia aldatu

XIX. mendearen hasieran, Georges Cuvierrek Ctenophora eta Cnidaria batu zituen Radiatan (Zoophytes)[4]. Thomas Cavalier-Smith, 1983an, Radiata, Myxozoa, Placozoa, Cnidaria eta Ctenophora barnebiltzen zituen azpierreinua bezala berdefinitu zuen[5]. Lynn Margulisek eta K. V. Schwartzek, beranduago, Radiata birdefinitu zuten Bost Erreinuko Sailkapenean, oraingoan Cnidaria eta Ctenophora bakarrik barne[6]. Definizio hau Coelenterata deskribatzaile historikoaren antzekoa da, Cnidaria eta Ctenophora talde bezala ere proposatu izan dena[7][8].


Erreferentziak aldatu

  1. Brusca, R. C. & Brusca, G. J., 2005. Invertebrados, 2ª edición. McGraw-Hill-Interamericana, Madrid (etc.), XXVI+1005 pp. ISBN 0-87893-097-3.
  2. a b 1962-, Puente, Ana I. / Altonaga, Kepa. (2005). Zoologia orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea, 54 or. ISBN 8484380564. PMC 433584856..
  3. Kükenthal, W. & Krumbach, T. (eds). Handbuch der zoologie. Berlin, 1923
  4. Cuvier, Georges. (1836). Le règne animal distribué d'après son organisation, pour servir de base à l'histoire naturelle des animaux et d'introduction à l'anatomie comparée /. Louis Hauman et Comp, (Noiz kontsultatua: 2021-12-04).
  5. Endocytobiology II : intracellular space as oligogenetic ecosystem : proceedings. W. de Gruyter 1983 ISBN 3-11-008660-3. PMC 10023069. (Noiz kontsultatua: 2021-12-04).
  6. Margulis, Lynn. (1998). Five kingdoms : an illustrated guide to the phyla of life on earth. (3rd ed. argitaraldia) W.H. Freeman ISBN 0-7167-3026-X. PMC 36915696. (Noiz kontsultatua: 2021-12-04).
  7. (Ingelesez) Philippe, Hervé; Derelle, Romain; Lopez, Philippe; Pick, Kerstin; Borchiellini, Carole; Boury-Esnault, Nicole; Vacelet, Jean; Renard, Emmanuelle et al.. (2009-04-28). «Phylogenomics Revives Traditional Views on Deep Animal Relationships» Current Biology 19 (8): 706–712.  doi:10.1016/j.cub.2009.02.052. ISSN 0960-9822. PMID 19345102. (Noiz kontsultatua: 2021-12-04).
  8. (Ingelesez) Dunn, Casey W.; Leys, Sally P.; Haddock, Steven H. D.. (2015-05-01). «The hidden biology of sponges and ctenophores» Trends in Ecology & Evolution 30 (5): 282–291.  doi:10.1016/j.tree.2015.03.003. ISSN 0169-5347. PMID 25840473. (Noiz kontsultatua: 2021-12-04).

Kanpo estekak aldatu