Villatuerta

Nafarroa Garaiko udalerria
Bilatorta» orritik birbideratua)


Villatuerta[3] Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da. Lizarrako merindadeko herri honek 1.128 biztanle zituen 2014. urtean. Iruñea hiriburutik 40 kilometro mendebaldera dago.

Villatuerta
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Irantzu ibaiaren gaineko zubi erromanikoaren ikuspegia.
Villatuertako bandera
Bandera

Villatuertako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Villatuerta
AlkateaMaría José Fernández Agerri
(PSN)
Posta kodea31132
INE kodea31257
Herritarravillatuertar
Geografia
Koordenatuak42°39′34″N 1°59′36″W / 42.6595°N 1.9934°W / 42.6595; -1.9934
Azalera23,59 km²
Distantzia40 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria1.266 (2023:  −6)
alt_left 594 (%46,9)(2019) (%47,2) 597 alt_right
Dentsitatea53,67 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 18,97
Ugalkortasuna[1]‰ 33,58
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,95 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 10,45 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 6,90 (2018: %2,15)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.villatuerta.org/

Izenaren ahoskera hau da: [biʎatueɾta]

Geografia aldatu

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Herria Nafarroa erdialde-mendebaldean dago. N-111 errepidea Lizarra-Iruña norabidean jarraituta. Villatuerta Lizarratik 4 kilometrora dago.

Villatuertak Deierrirekin egiten du muga iparraldean; Zirauki eta Mendigorriarekin ekialdean; Lizarrarekin mendebaldean; eta Oteitza eta Aberinekin hegoaldean.

Klima eta landaredia aldatu

Udalerriko klima mediterraneo kontinentala da, eta udalerriaren iparraldean azpimediterraneoa. Urteko batezbesteko tenperatura 12 eta 13 gradu bitartekoa da eta prezipitazioak 500 eta 600 mm ingurukoak. Urteroko egun euritsuak 90 dira, eta udalerriaren iparraldean 100 ere izan daitezke.

Jatorrizko landaredia ia erabat galdu da gaur egun, gizakiaren eragina dela eta.

Historia aldatu

Villatuertari buruzko lehen aipamena X. mendearen amaierakoa da. 971. eta 979. urteen artean, Balentzeres izeneko pertsona batek, gaur egungo San Miguel baselizaren inaugurazioa ospatzeko, zizelkatu egin zuen. Garai hartan, monasterio benediktar baten eliza zen eta gaur egun herrigunetik kilometro erdira dago, mairuaren aldapa izenez ezagutzen den gunean. 1020an, San Veremundo, Iratxeko abadea eta gaur egungo Villatuertako patroia, jaio zen. Mendetan zehar, herrian nobleziako hainbat familia izan ziren, Jauregizarrak XI. mendean, Lopez Aranzadiko Gartziarrak XI. mendean, Antso Hermenodearrak XII. mendean, Aubernatarrak XIV. mendean, Izkuetarrak, Narroko markesa, eta Antsa Andrea, besteak beste.

1054an Peñalengo Antsok, Villatuertako San Miguel monasterioa Leireko monasterioa atxiki zion. Jasokundearen eliza XV. mendean eraiki arte, villatuertarrek San Miguel monasterioan entzuten zuten meza. 1085etik aurrera, berriz, Puyko Ama Birjinaren agerraldiaren ondorioz, Donejakue bideko erromesek, ibilbidea aldatu, eta Iratxeko monasteriora Noveleta eta Zaraputzekin abiatu ordez, Mairuaren aldapatik abiatzen ziren Puyra. Leku hartatik gertu sortu zuen Antso Ramirezek Lizarra herria 1090ean.

1200ean gotorlekua eraiki zen, eta gainera, herritarren defentsarako, lur azpian eraikitako iraganbide luzeak egin ziren. 1198. urtean, Otxoko Gartzia filio de Aurgutia aipatzen da herritarren artean. XIII. mendetik XIV. mendera bitartean, dorretxea eraiki zen, baina 1378an, Gaztelako armadak herriari su emanda, dorretxeak ere kalte handiak jasan zituen. 1342an Filipe III.a noblea erregeak eta Joana Andreak bere jaun Medranoko Antso Santxizi erosi zizkioten, 1.300 libratan. Aipatu bezala, XV. mendean Jasokundearen eliza eraiki zen estilo gotikoan. Gaztela eta Nafarroako erresumen arteko gerretan, biztanleriak gorabehera handiak izan zituen, eta ondorioa herrian 80 familia izatetik 23 familia izatera pasatzea izan zen.

XVIII. mendeko Ondorengotza gerrak eta XIX. mendeko gerra karlistetan hildako ugari eta kalte handiak izan ziren. Lehen karlistadan esaterako, 23 hildako izan ziren Villatuertan. 1839an benediktarrak Iratxeko monasteriotik kanporatu zituztela, San Veremundoren erlikiak bertan behera geratu ziren, eta horren ondoren, Aiegira eraman zituzten. 1841ean Villatuerta eta Arellano herriek erlikien jabe eginda, euren artean bost urtean behin trukatzea erabaki zuten. Tradizio horrek gaur egun ere bizirik dago, bost urtean behin egiten jarraitzen dute.

1960ko hamarkadatik aurrera, nekazaritzarekin batera industria garatu zen bertan, eta gaur egun industria da herriko jarduera ekonomiko nagusia. Nekazaritzak bigarren mailako garrantzia dauka eta aldi baterako jarduera moduan aritzen da horretan.

Demografia aldatu

XX. mende osoan zehar populazio ia egonkor mantendu zuen Villatuertak, goranzko joera txikiarekin. XXI. mendearen lehen hamarkadan, berriz, hazkunde nabarmena izan zuen, biztanle kopurua % 30 inguru hazi baitzen.

Villatuertako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 66 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 6,32 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika aldatu

Udal hauteskundeak aldatu

Zenbait urtez eta 2011 arte Villatuertako alkatetzan Agrupación El Encinal Herri Taldea herri ekimeneko kideak txandakatu ziren. 2007ko udal hauteskundeetan El Encinal aurkeztu zen zerrenda bakarra izan zen eta, beraz, udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak 56 izan ziren (emandako guztien % 10,37) eta 176 boto zuri izan ziren (botoen % 36,26). Abstentzioa % 34,23koa izan zen.

Villatuertako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
El Encinal Herri Taldea 308 7

2011ko udal hauteskundeetan, ordea, bi zerrenda aurkeztu ziren eta PSN izan zen bozkatuena. El Encinalek ezin izan zuen alkatetza gorde eta María José Fernández Aguerrik hartu zuen kargua.

Villatuertako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 315 5
El Encinal Herri Taldea 256 4

Udaletxea aldatu

Udaletxea 1925. urtean eraiki zen, eta jatorriz, udaletxea eta eskola moduan erabili zen. Eraikina harlangaitz edo manpuestoz egina da eta inguruko eraikuntzen antzekoa da. Udaletxe zaharra gaur egungoa den kokagunearen ondoan zegoen. Eraikin zaharra gaur egun hondatze egoeran dago.

Villatuertako udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Kale Berria, 22

Alkateen zerrenda aldatu

2003-2005 Pedro Bergara El Encinal Herri Taldea
2005-2007 Iñaki Suso Espadas El Encinal Herri Taldea
2007-2009 Patxi Martínez de Goñi Urritzelki El Encinal Herri Taldea
2009-2011 Francisco Ortega Gallardo El Encinal Herri Taldea
2011-2015 María José Fernández Agerri PSN
2015-2019 Asier Urra El Encinal Herri Taldea
2019-2023 Mari Jose Calvo PSN
2023... Mari Jose Calvo PSN

Azpiegitura eta garraioak aldatu

Udal autobusak aldatu

Lizarrerria Buseko linea hauekin ditu loturak:

Lizarrerria Bus
Ospitalea 1 BilatortaOteitza

La Estellesa aldatu

La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Villatuerta egun eremu eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskaldunek badituzte eskubide batzuk. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 4,73k zekien euskaraz hitz egiten.

1986an, Euskararen Foru Legea onartu zenean, Villatuerta eremu ez-euskaldunean kokatu zuten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Villatuerta) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen eremu mistoaren hedapena[4].

2015ean Villatuertako udalbatzak udalerria eremu mistoan sartzeko eskatu zuen, El Encinal udal taldeak alde egin zuen eta PSN alderdiak, aldiz, abstenzioa[5].

2017ko otsailean Nafarroako Gobernua osatzen zuten alderdiek, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal duguk eta Nafarroako Ezker Batuak Euskararen Foru Legea aldatzeko proposamena aurkeztu zuten; honela udalbatza-akordio bidez eremuz aldatzea eskatzen bazen, Legebiltzarrak gauzatuko zuen[6]. Azkenik, hilabetetako ibilbidearen ondoren, urte bereko uztailean 43 udalerri eremu mistora pasa ziren eta beste bat eremu euskaldunera, aldaketa ekainaren 27ko 9/2017 Foru Legean gauzatuko zen.[7]

Kirolak aldatu

Herrian hainbat kirol talde daude, Ondalan Kirol Taldeak esaterako, txirrindularitzan eta futbolean aritzen da. Herrian Lizarreriko areto futbol txapelketan diharduten hiru talde daude.

Hezkuntza aldatu

  • San Veremundo ikastetxea

Jaiak eta ospakizunak aldatu

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Erdi Aroa|Erdi Aroko zubia. Villatuerta Irantzu ibaiak bitan banaturiko udalerria izanik, zubi bat eraikitzeko beharra handia izan zen. Horrela, XIII. mendean harrizko arku ojibaleko zubi bat eraiki zen. Gaur egun ere jatorrizko egituraren zati handia gordetzen da, nahiz eta gerrek eta uholdeek gainontzekoa suntsitu duten.
  • San Markoko gurutzea. Villatuertako gurutzea herriaren kanpoaldean dago, errotatik gertu. Errotaren ondoan zubi bat egon zen XIII. mendean, Galiziara zihoazen erromesek erabilia. Gurutzaduraren egite data zehatza ezagutzen ez den arren, Nafarroa guztian dauden XVI. mendeko gurutze gotikoak baino zaharragoa dela uste da.
  • Jasokundearen eliza. Eliza erromaniko-berantiarra da, XIII. mendean eraiki eta XIV. mendean zaharberritu zena. Kanpandorrea 1200. urtean eraiki zen, eta sakristia XVIII. mendearen erdialdean. Kanpoaldeko kanpandorrea jatorrizko egitura erromanikoa mantentzen duen eraikineko elementu bakarra da. Parrokiaren barruan, apaindura gotikoa, eta horma-pinturen arrastoak ageri dira. Epistolaren aldean, San Roman baselizatik eratorritako XIII. mendeko portada erromanikoa dago. Ebanjelioaren aldean bestalde, arkibolta anitzez eutsitako XIV. mende amaierako portada bat dago. Erretaula nagusia, erromanista motakoa da eta XVII. mendean egin zen.
  • San Mikel baseliza. Udalerriko eraikinik zaharrena da, eta X. mendearen amaieran eraiki zela uste da. Egiturak dena den, hainbat birmoldaketa izan ditu historian zehar, eta jatorrizko elementuetatik ezer gutxi gordetzen da gaur egun. Baseliza, Donejakue bidean dago, Villatuerta eta Lizarra bitartean, Mairuaren Aldapa izenaz ezagutzen den tokian. Baselizaren hormetan, hareharriz eginiko Kristoa ageri den erliebeak daude, eta San Miguel aingeruaren erliebe aurre-erromanikoa. Erliebe hauetako gehienak, Nafarroako museoan daude gaur egun.
  • San Erroman baseliza. Villatuerta osatzen duten bi auzoen artean dago, herrigunearen erditik gertu. Erdi Aroko jatorriko eraikina abandonaturik dago gaur egun eta 1200. urtearen inguruan eraiki zen estilo erromanikoan.

Herri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa