Ireki menu nagusia

Mendigorria[2] Nafarroako udalerria da. Erriberriko merindadeko herri honek 1.078 biztanle zituen 2014. urtean. Nafarroako hiriburutik 29 kilometrora dago.

Mendigorria
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Mendigorria.jpg

Mendigorriko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Erriberriko merindadea
Eskualdea Tafalla
Izen ofiziala Escudo de Mendigorria.svg Mendigorría
Alkatea Josu Arbizu EHBildu
Posta kodea 31167
INE kodea 31167
Herritarra mendigorriar
Kokapena
Koordenatuak 42° 37′ 46″ N, 1° 50′ 03″ W / 42.629444444444°N,1.8341666666667°W / 42.629444444444; -1.8341666666667Koordenatuak: 42° 37′ 46″ N, 1° 50′ 03″ W / 42.629444444444°N,1.8341666666667°W / 42.629444444444; -1.8341666666667
Mendigorria hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Mendigorria
Mendigorria
Mendigorria (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 39,36 km2
Garaiera 401 metro
Distantzia 29 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 1.078 biztanle
% 51,94 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,06
Dentsitatea 27,39 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 11,62
Zahartze tasa[1] % 21,18
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 81,2
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 75 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 9,44 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 0,76 (2010)
Euskararen erabilera % 0,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.mendigorria.eus

Eduki-taula

GeografiaAldatu

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Herria, Nafarroa erdialdean kokatzen da, Erriberriko merindadeko ipar-mendebaldeko muturrean. NA-601 errepideak udalerria zeharkatzen du Gares eta Larragarako norabidean. Garesen A-12 autobiderako sarbidea dago Iruña eta Logroñorekin komunikatuz. Horrez gain, NA-6030 errepideak Artaxoa eta Tafallarekin elkartzen du udalerria.

Mendigorriak Zirauki, Mañeru, Obanos eta Garesekin egiten du muga iparraldean, Artaxoarekin ekialdean, Oteitza eta Villatuertarekin mendebaldean, eta Artaxoa eta Larragarekin hegoaldean.

Klima eta landarediaAldatu

 
Mengorria NA-601 errepidetik ikusia.

Udalerriak klima mediterraneo kontinentala dauka, ezaugarri moduan negu hotz eta euritsuak, uda lehor eta nahiko sargoriak, euri irregularrak eta iparreko zierzo haizearen nagusigoa dituena. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa, eta prezipitazioak 450 eta 550 mm bitartekoak dira (urteroko egun euritsuak 70 inguru izaten dira).

Nekazaritzarako lurren eta ikatza sortzeko beharrak batetik, eta suteek bestetik, udalerri gehienean aurki zitezkeen arteak desagerarazi zituen. Gaur egun Mendigorrian aurki daiteken landaredia, sastraka eta zuhaixkez gain, birlandatutako pinuak dira (batez ere, Austriatik ekarritako pinu beltza, eta Alepo pinua).

HistoriaAldatu

Mendigorriko lehen biztanleak burdin arokoak dira, aurkitutako garai hartako aztarnen arabera. Udalerria, K. a. I. mendean erromatartu zen, eta ondorengo hiru mendeetan garatutako herri erromatarrak garapen handia izan zuen. Andelos izeneko herri erromatarrak, Plinio Gaztearen liburuetan aipatzen zen, andelotarren erdigune moduan. Herriak, ur-horniketa sistema nahiko garatua zeukan, eta egindako indusketetan, terma, etxebizitza eta kaleak aurkitu dira.

Erdi AroaAldatu

Nafarroako Antso VII.a Indartsua erregeak, herriak ordaindu beharreko petxak, foruaren bitartez, egokitu zituen, eta 3640 urteko soldetetan zenbatu zituen. Mendigorriari "Novenera" izeneko forua eman zitzaion. XIV. mendetik XV. mendera, Gaztelaren inbasioek, kalte handiak eragin zituzten herrian, horrela, 1378an Gaztelako ejerzitoak herria okupatu zuten, baina 1463an, mendigorritarrek erasoari eustea lortu, eta gaztelatarrak kanporatzea lortu zuten. Herritarren kemena saritzeko Juan II.a erregeak "herri onaren" titulua eman zien mendigorritarrei, eta Nafarroako gorteetan jarlekua eskaini zien. Horrez gain, Lizarrako frankoek zeuzkaten pribilegio berak eman zizkien.

Beaumondarrek inguratuta, 1474an Leringo konteak zuzenduriko gizonek, eraso bortitza egin zuen herriaren aurka, kalte handiak eraginez. Nafarroako erregeak, berriz ere, herritarrak saritzeko, lur eremu handiagoak eman zizkion udalerriari.

Aro ModernoaAldatu

Andres Eguagirre izeneko mendigorritarrak "Eskopetarien Batailoi" bat osatu eta frantsesen aurka altxatu ziren 1808ko Independentzia gerraren hasieran. Talde hartan laurehun gizon inguru izatera heldu ziren. Urte batzuk beranduago, frantsesek herria bereganatzea lortu zuten, bertan soldatu-talde bat ezarriz. 1813ko apirilaren 21ean Espoz y Minak zuzenduriko gizonek, frantsesak garaitzea lortu zuten.

Gerra karlistetan, Larragako zubiaren inguruan, borrokatu ziren Zumalakarregiren eta Espainiako ejertzito liberaleko gizonak. 1835ko martxoaren 9ko borroka hartan, ez zen garailerik izan, eta bi bandoek, zauritu eta hildako ugari izan zituzten. Urte hartako uztailaren 16an, liberalek zuzenduriko Luis Fernández de Córdoba jeneralak, karlistak garaitzea lortu zuen. Horregatik, Espainiako erregeak Mendigorriko markes izendatu zuen. Azkenik, irailaren 12an, karlistak zubiaren ondoko lurretan garaituak izan ziren, eta horrela, gerra Mendigorriatik aldendu zen.

Gerra ZibilaAldatu

Mendigorriko ezkertiar alderdi bakarra 1934an sorturiko Errepublikar Alderdi Erradikala izan zen. Errepublikaren aurkako altxamendu militar faxista burutzean, Mendigorrian ez zen hildakorik ezta atxiloketarik izan, eta herriko Celestino Lator zinegotzi errepublikarra, ez zuten bi urte beranduagora arte bere kargutik kendu.

DemografiaAldatu

XX. mendearen lehen hamarkadetan hazkunde txikia izan zuen Mendigorriak, baina 1920ko hamarkadatik aurrera gainbeheran etorri zen populazioa, eta mende bukaeran 900 lagun inguru besterik ez ziren geratzen (1900ean 1.460 ziren biztanleak). XXI. mendearen lehen hamarkadan, berriz, populazioa handitzen hasi zen eta berriro 1.000 pertsonaren muga gainditu zuen.

Mendigorriko biztanleria
 

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 66 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 6,37 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

PolitikaAldatu

Udal hauteskundeakAldatu

2007

Agintaldi gehienetan herriko alkateak hautesle zerrenda independenteetako kideak izan dira; 2007anAgrupación Andion (AA) taldeko Javier Osés Zuñiga aukeratu zuten. Udaleko bederatzi zinegotzietatik sei lortu zituen taldeak eta hortaz gehiengo absolutua udalean. Baliogabeko botoak 24 izan ziren (emandako guztien %3,42a) eta zurizko 8 boto izan ziren (botoen %1,18a). Abstentzioa %20,88koa izan zen.

Mendigorriko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Andion 421 6
UPN 248 3
PSN 0 0

2011

2011ko udal hauteskundeetan ordea PSNkoa (207 boto eta 9 zinegotziak) izan zen zerrenda bakarra; Manuel José Vieira Bonacho Tiago aukeratu zuten alkatetzarako.

2015

2015ko udal hauteskundeetan EH Bildu izan zen lehen indarra Mendigorrian, atzetik geratu ziren PP zein PSN.

Mendigorriko Udala (2015)
Alderdia Botoak Zinegotziak
EH Bildu 385 6
PP 117 2
PSN 71 1


2019

2019eko udal hauteskundeetan EH Bildu izan zen lehen indarra Mendigorrian, NA+ geratu zen bigarren tokian.

Alderdia Botoak Zinegotziak
EH Bildu 353 6
NA+ 225 3


UdaletxeaAldatu

  • HELBIDEA: Foruen Plaza, 1

AlkateakAldatu

1979-1980 Javier Beramendi Eritze UAGN[3]
1980-1983 Félix Jiménez Muro AEI
1983-1987 AEI
1987-1991 José María Lorenz AEI
1991-1995 Alfonso María Pagola Goñi ASM
1995-1999 José Antonio Aritzala HB
1999-2003 Mariasun Fernández Izu AIM
2003-2007 Jesús Azkoiti Narbaitz AIM
2007-2011 Javier Osés Zúñiga Agrupación Andion
2011-2015 Manuel José Vieira Bonacho Tiago PSN
2015-orain arte Josu Arbizu Colomo EH Bildu

AzpiegiturakAldatu

2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektu horren arabera 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuz[4]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herri eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[5].

EuskaraAldatu

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Mendigorria eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,77k zekien euskaraz hitz egiten.

2009an Mendigorria, Artaxoa eta Larragako guraso batzuek Biderra taldea sortu zuten, hiru herri horietako umeek irakaskuntza publikoan euskaraz -hau da, D ereduan- ikasi ahal izateko beharrezkoak diren neurriak lortu nahian.

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Ondasun nabarmenakAldatu

Eraikin erlijiosoakAldatu

  • Andre Maria Andiongoaren baseliza, Andionen
  • Done Jakue baseliza
  • Santa Maria eliza
  • San Petri parrokia

Egitura zibilakAldatu

  • Udaletxea
  • Etxe blasonatuak
  • Foruen plaza
  • Arga ibaiaren gaineko zubia

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu