Pio VII.a[1], sortzez Barnaba Niccolò Maria Luigi Chiaramonti (Cesena, 1742ko abuztuaren 14a - †Erroma, 1823ko abuztuaren 20a), Eliza Katolikoaren 251. Aita Santua izan zen 1800 eta 1823 urteen bitartean.

Pio VII.a


251. Aita santu

1800ko martxoaren 14a - 1823ko abuztuaren 20a
Pio VI.a - Leon XII.a
kardinal

1785eko otsailaren 14a -
Roman Catholic Bishop of Imola (en) Itzuli

1785eko otsailaren 14a - 1816ko martxoaren 8a
Giovanni Carlo Bandi (en) Itzuli - Antonio Lamberto Rusconi (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Imola (en) Itzuli
Roman Catholic Bishop of Tivoli (en) Itzuli

1782ko abenduaren 16a -
Giulio Matteo Natali (en) Itzuli - Vincenzo Manni (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Tivoli (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBarnaba Niccolò Maria Luigi Chiaramonti
JaiotzaCesena1742ko abuztuaren 14a
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaErroma1823ko abuztuaren 20a (81 urte)
Hobiratze lekuaSan Petri basilika
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaScipione Maria Niccolo Chiaramonti
AmaGiovanna Coronata Ghini
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
Santutegia
Abuztuaren 20
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaBeneditar

Find a Grave: 8807094 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Familia noble bateko semea zen eta beneditarren ordenan sartu zen. Tivoliko apezpiku izendatu zuen Pio VI.a bere senideak 1783. urtean, eta Imola hirira joatearekin batean kardinal egin zuten 1785ean.

1800ean Veneziako konklabeak Pio VI.aren ondorengo hautatu zuen hiru hilabetez eztabaidatu ondoren. Erdi mailako politikaria izan zen arren, ongi bete zituen Aita Santu gisa zegozkion lanak. Erroman bildu zen Napoleon Bonaparterekin 1800. urtean konkordatu bat lortzeko negoziazioak hasteko. 1801ean sinatu zuten akordioa eta bi urte geroago haren antzeko hitzarmena sinatu zen Italiako Errepublikarekin. Pio VII.a Parisa joan zen 1804an enperadorea koroatzera, baina ez zuen Frantzian bizi nahi izan.

Frantziak Elizaren Estatuak beretzat hartu zituen eta Aita Santuak enperadorea eskumikatzen zuen Cum memoranda buldaren bidez erantzun zion. 1814an Fontainebleautik irten eta Erromara iritsi zen Pio VII.a, eta Vienako Batzarreak Aita Santuaren esku utzi zituen Elizaren Estatuak berrantolatzen hasi zen. Bonaparteren familia onartu zuen han. Konkordatuak sinatu zituen Piemonte-Sardiniarekin (1817), Bi Sizilietako Erresumarekin (1818) eta Prusiako Erresumarekin (1821), eta Frantziarekin, 1801. urtekoa errespetatu eta hobetzen zuena. Jesusen Lagundia berriro antolatu zuen 1814an.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pio VII.a