Perinaldo

udalerri italiako

Perinaldo Italiako Liguria eskualdeko Imperiako probintziako hiri bat da, 888 biztanle dituena.

Perinaldo
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
ProbintziaImperia
EskualdeaLiguria
AlkateaFrancesco Guglielmi
Izen ofizialaPerinaldo
Posta kodea18032
ISTAT kodea008040
HerriburuaPerinaldo
Geografia
Koordenatuak43°52′01″N 7°40′28″E / 43.866931°N 7.67435°E / 43.866931; 7.67435
Map
Azalera21,04 km²
Altuera572
MugakideakApricale, Bajardo, San Biagio della Cima, Sanremo, Seborga, Vallebona, Dolceacqua eta Soldano
Demografia
Biztanleria829 (2023ko urtarrilaren 1a)
−42 (2018)
Dentsitatea42,20 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0184
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Katastro kodeaG454
Sailkapen sismikoa3s (Txiki-ertaina)
MatrikulaIM
http://www.perinaldo.org

Geografia fisikoa aldatu

Perinaldon Verbone izeneko errekaztoa jaiotzen da, Vallecrosian itsasoratzen dena.

  • Sailkapen sismikoa: 3. gunea (lurrikara arrisku baxua). 2003ko martxoak 20ko 3274 zenbakiko PCM Ordenantza
  • Sailkapen klimatikoa: E (hiriko egun graduak 2521 dira, eta, gehienez ere, egunean 14 orduz egon daitezke berogailuak piztuta urriak 15 eta apirilak 15 bitartean).

Historia aldatu

Hiria 1000 inguruan sortu zen Podium Rainaldi izenarekin, bere sortzailea izan zen Rainaldogatik, Ventimigliako kondea, herria Dolceacquako Jaurerriaren mende jarri zuena. Lurraldea, jarraian, 1288an, Oberto Doriak erosi zuen, feudoa Karlos III.a Savoiakoari emango ziona 1524an.

1640an, Frantziskotar fraideek, lurraldearen barnean, olivastro izeneko olibondo motaren landaketa taggiasca izeneko barietateagatik aldatu zuten, oraindik ere erabiltzen dena.

1973tik 2011ko apirilak 30 arte Comunità Montana Intemeliaren zati izan da, azken hau ezabatua geratu zelarik 2010eko abenduak 29an onartu eta 2011ko maiatzak 1etik indarrean dagoen 23. Eskualde Legearen bidez.

Monumentuak eta toki interesgarriak aldatu

 
San Nikolasen eliza parrokiala.

Eboluzio demografikoa aldatu

Herri mugakideak aldatu

Kultura aldatu

 
San Antonioren eliza.

Museoak aldatu

  • Giovanni Domenico Cassini museoa

Perinaldorekin lotutako pertsonaiak aldatu

Ekonomia aldatu

Bertako baliabide ekonomikorik garrantzitsuena nekazaritzarekin lotua dago, bereziki taggiasco barietateko olibondoarena eta honen ekoizpena. Nabarmentzekoa da, baita ere, orburu morearen landaketa, slow food delakoa presiditzen duena, penintsulako preziatuetako bat dena.

Azpiegiturak eta garraioak aldatu

 
Udaletxe berria.

Errepideak aldatu

Strada Provinciale 59 autobidean zehar dago herri hau. Herri honetara ezin da zuzenean autobidetik iritsi, eta, beraz, Bordigheran eta Ventimiglian Autostrada A10 autobidean duten bidesariak dira herri honetara iristeko irteerarik egokienak.

Trenbideak aldatu

Herri honetatik gertuen dauden tren geltokiak Bordighera eta Ventimigliakoak dira, Ventimiglia-Genova trenbidean, Ventimiglia eta Savona arteko zatian Vallecrosiako geltoki txikia alde batera utziz gero.

Administrazioa aldatu

Artikulu hau italierazko wikipediatik itzulia dago.

Kanpo estekak aldatu