Italiako udalerriak
Udalerria (italieraz comune) Italiako eskualde eta probintzien oinarrizko administrazio-egitura da, autonomoa eta herritarren beharretaz arduratzen den egiturarik txikiena. Udalerriak zirkunskripzioetan banatu ohi dira eta udal burua alkatea (sindaco) da.

Italiaren banaketa administratiboa:
- Eskualdeak (lerro beltzak)
- Probintziak (lerro grisak)
- Comuni (eremu zuriak)
- Eskualdeak (lerro beltzak)
- Probintziak (lerro grisak)
- Comuni (eremu zuriak)
2016 urtetik, Italiako 8.010 udalerri ditu.
AdministrazioaAldatu
AzpibanaketakAldatu
Italian udalerriak bi eratan banatu daitezke: frazioni edo circoscrizioni di decentramento comunale:
- Frakzioa edo frazione, herri bat baino gehiagoz osatutako udalerrietan ematen da. Herriburuaz gain, beste herriei ematen zaien izena da.
- Udal deszentralizazioko zirkuskripzioa edo circoscrizione di decentramento comunale, udalerrian bertan sortzen den azpibanaketa autonomoa da.
2001etik Erroma osatzen duten 19 zirkunskripzioei municipi deritzaie. Bakoitzak bere alkate-presidentea eta batzarra dute. Era berean, izen bera hartzen dute Bari eta Genoakoek. Gainera, Napoli eta Venezian municipalità deitzen zaie, Milanen zone di decentramento eta, Bolonia eta Florentzian quartieri.