Bordighera

udalerri italiako

Bordighera Italiako Liguria eskualdeko Imperia probintziako hiri eta udalerri bat da.

Bordighera
Italiako udalerria
Bordighera-panorama2.jpg
Administrazioa
Herrialdea Italia
ProbintziaImperia
EskualdeaLiguria
AlkateaMaurizio Zoccarato
Izen ofizialaBordighera
Posta kodea18012
ISTAT kodea008008
HerriburuaBordighera
Geografia
Koordenatuak43°46′44″N 7°40′20″E
Map of comune of Bordighera (province of Imperia, region Liguria, Italy).svg
Azalera10,41 km²
Altuera5
MugakideakOspedaletti, Seborga, Vallebona eta Vallecrosia
Demografia
Biztanleria10.412 (2018ko urtarrilaren 1a)
Red Arrow Down.svg−42 (2017)
Dentsitatea1.023,44 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0184
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakNeckarsulm, Villefranche-sur-Mer eta Penza
Katastro kodeaA984
Sailkapen sismikoa3s (Txiki-ertaina)
MatrikulaIM
http://www.bordighera.it/

HistoriaAldatu

 
Bordighera, Monetek margotua

Hiria K. a. IV. mendean sortu zuten liguriarrek.

Historikoki neguko resort garrantzitsu bat izan da, bereziki Ingalaterrako bisitari jubilatuentzat, eta ospetsua da bere kostaldeko paisaia ederragatik. Bere lore eta palmondoak oso ospetsuak dira, esportatuak izan direlarik, eta Erromako San Petri basilikan Erramu Igandean erabilitako palmondo hostoak hemendik datoz. Côte d'Azurreko floraren bilduma bakarra erakusten duen museo bat dago.

1682tik Napoleon Bonaparteren garairarte, Bordighera inguruko haranetako herriek osatutako errepublika txiki baten hiriburua izan zen.

Hiri honetan ospatu zen 1941eko otsailean Bordigherako elkarrizketa ospetsua Francisco Franco eta Benito Mussolini diktadoreen artean.

Toki interesgarriakAldatu

Arkitektura zibilaAldatu

  • Palazzo Comunale.
  • Palazzo del Parco.
  • Villa Margherita.
  • Villa Garnier.

KulturaAldatu

George MacDonald idazle eskoziarra hemen bizi izan zen, baita lan egin ere urte garai batzuetan. Bere etxea britainiar koloniaren gune kultural garrantzitsua izan zen. Antzinako eliza anglikanoaren hilerrian lurperatua dago.

Hiri honetan hil zen, 1908an, Edmundo de Amicis idazle ospetsua, bere lanen artean 1886ko Cuore (Bihotza) liburua nabarmentzen delarik.

Bordigherak, aitzina, Bordigherako Umorearen Nazioarteko Jaialdia hartzen zuen, historieta, tira komikoa, zine komedia, marrazki bizidun eta umorismoari orokorrean eskainitako jaialdirik garrantzitsuenetako bat zena. 1947an inauguratu zuen Cesare Perfetto kazetariak eta 52 aldiz ospatu zen 1999 arte.

Eboluzio demografikoaAldatu

  • 1861: 2358 biztanle
  • 1871: 2357 biztanle
  • 1881: 3026 biztanle
  • 1901: 4843 biztanle
  • 1911: 5470 biztanle
  • 1921: 6142 biztanle
  • 1931: 7256 biztanle
  • 1936: 7334 biztanle
  • 1951: 8515 biztanle
  • 1961: 11252 biztanle
  • 1971: 11654 biztanle
  • 1981: 12043 biztanle
  • 1991: 11129 biztanle
  • 2001: 10292 biztanle

Herri mugakideakAldatu

Herri senidetuakAldatu

Kanpo estekakAldatu