Michael "Mikis" Theodorakis (grezieraz: Μιχαήλ (Μίκης) Θεοδωράκης ˈmicis θeoðoˈɾacis ahoskatua; Kios, 1925eko uztailaren 29a - Atenas, 2021eko irailaren 2a) greziar musikagile eta politikaria zen. Zorba the Greek filmerako egindako musikak ospetsu egin zuen mundu osoan, baina zinemarako lanak ez ezik, operak, musika sinfonikoa, ganbera musika eta beste ere idatzi zituen.[1]

Mikis Theodorakis

Minister of State of Greece (en) Itzuli

1990 - 1992

Heleniar Parlamentuko kidea

1989 - 1992

Heleniar Parlamentuko kidea

1981 - 1986

Heleniar Parlamentuko kidea

1964 - 1967
Bizitza
JaiotzaKios1925eko uztailaren 29a
Herrialdea Grezia
Lehen hizkuntzagreziera
HeriotzaAtenas2021eko irailaren 2a (96 urte)
Hobiratze lekuaGalatas Chanion Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Familia
Ezkontidea(k)Myrto Altinoglou (en) Itzuli  (1953 -  2021)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Athens Conservatoire (en) Itzuli
Hizkuntzakgreziera
greziera modernoa
Irakaslea(k)Olivier Messiaen
Eugène Bigot (en) Itzuli
Filoktitis Εkonomidis
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, politikaria, soinu banda konpositorea, kantugilea, estudioko musikaria eta abeslaria
Lantokia(k)Paris eta Atenas
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakIgor Stravinski, Dmitri Xostakovitx eta Sergei Rakhmaninov
KidetzaGreek People's Liberation Army (en) Itzuli
Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
Academy of Athens (en) Itzuli
Genero artistikoaopera
sinfonia
laïko (en) Itzuli
éntekhno (en) Itzuli
vocal music (en) Itzuli
Sirtakia
Musika instrumentuabiolina
pianoa
DiskoetxeaFolkways Records (en) Itzuli
Philips
EMI
United Artists Records
Polydor Records
RCA Victor
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza ortodoxoa
Alderdi politikoa United Democratic Left (en) Itzuli
United Left (en) Itzuli
Greziako Alderdi Komunista

mikistheodorakis.gr
IMDB: nm0006319 Allocine: 36846 Allmovie: p113970
Souncloud: mikis-theodorakis-official Spotify: 58EvYFzDGAQOmBpIOxujnj iTunes: 178378 Musicbrainz: 83970769-d8ea-434b-8734-88899213c922 Songkick: 449824 Discogs: 164808 Allmusic: mn0000897371 Find a Grave: 232301199 Deezer: 78434 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Mikis Theodorakis Kiosen jaio zen 1925eko uztailaren 29an. Bere kasa ikasi zuen konposatzen, bere herriko musika entzuten, eta 17 urte besterik ez zituela, lehenengo kontzertua eman zuen. Bigarren Mundu Gerra piztu zenean, berriz, erresistentzian militatzen hasi zen, lehendabizi Italia faxistaren kontra eta ondoren Alemania naziaren aurka. Orduan atxilotu eta torturatu zuten aurrenekoz, judu familia batzuei ihes egiten laguntzeagatik. Gerra bukatu ostean, Grezian piztutako gerra zibilean komunisten aldean borrokatu zen, eta horren ondorioz ere atxilotu eta deportatu egin zuten Makronisoseko uharte espetxera.[1]

1954an musika ikasketak hasi zituen Parisen, Olivier Messiaen eta Eugene Bigotekin, eta garai berean hasi zen hainbat filmetarako soinu-bandak, sinfoniak eta ganbera piezak idazten. 1960an, berriz, bere herrialdera itzuli zen, Greziako musika tradizionalean sakontzeko asmo irmoarekin, baina Parisen ikasitakoari inoiz uko egin gabe. Garai hartan herrialde osoa zeharkatzen hasi zen, bai herri musikan barneratzeko asmoz, bai musika hori bera publiko garaikideari ezagutzera emateko helburu garbiarekin. Hain zuzen ere, hainbat idazleren poemak musikatu zituen urte haietan, Giorgos Seferis eta Odysseus Elytisenak beste batzuen artean, eta Theodorakisen lanari esker, herri kulturaren parte izatera pasatu ziren.[1]

1963an diputatu aukeratu zuten, eta urtebete geroago iritsi zitzaion nazioarteko ospea Zorba the Greek lanari esker. Film horretan Anthony Quinnek dantzatzen duen Theodorakisen doinu batek —Sirtaki izenburua duena—, berehala izan zuen oihartzun handia mundu osoan, eta gaur egun ere melodia oso ezaguna da.[1]

1967ko apirilean eskuin muturreko junta militar bat iritsi zen Greziako agintera, eta momentu horretatik bertatik Theodorakisen musika debekatu egin zuten herrialdean. Konpositoreak, gainera, klandestinitatera jo behar izan zuen, harik eta lau hilabeteren ondoren atxilotu egin zuten arte. Bost hilabetez espetxeratua egon ondoren, Oropoko kontzentrazio esparrura eraman zuten, eta han junta militarraren kontrako abestiak konposatzeari ekin zion. Bien bitartean, nazioartean hainbat intelektual eta artistek —Arthur Miller, Laurence Olivier, Yves Montand, Dmitri Xostakovitx, Leonard Bernstein— Theodorakis askatzeko kanpaina hasi zuten eta, horren ondorioz, 1970ean Frantziara erbesteratu zuten konpositorea.[1]

1970eko hamarkadan, konpositorea Greziako diktaduraren kontrako ahotsik inportanteena bilakatu zen nazioartean, eta, era berean, haren konposizioak beste herrialde batzuetako erregimenen aurkako ereserki bihurtu ziren.[1] 1974an, Koronelen diktadura amaitutakoan, itzuli zen Greziara. 1981-1986 bitartean, Greziako Alderdi Komunistaren diputatu izan zen. 1989an, Demokrazia Berria alderdian sartu zen eta, 1990eko hauteskundeen ondoren, sailik gabeko ministro izendatu zuten.

Azken urteetan bihotzeko arazo ugari izan zituen, eta 2021eko irailaren 21ean hil zen Atenasko bere etxean, 96 urterekin.[1]

Lanak aldatu

Oratorioak, balletak, piano-kontzertuak, sinfoniak, 7 kantu Lorcarentzat, eta besteak beste Zorba the Greek (1964), Z (1969), État de siège (1972), Serpico (1973) eta Iphigenia (1977-78) filmetako musika ondu zituen. Operak ere idatzi zituen: Medea (1991), Elektra (1992-93), Antigona (1995-96) eta Lisistrata (1999-2001).

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Lizarralde, Mikel. Mikis Theodorakis konpositore greziarra hil da. Berria, 2021eko irailak 2 , CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-26).

Kanpo estekak aldatu