Olivier Messiaen (Avignon, Frantzia, 1908ko abenduaren 10a - Paris, Frantzia, 1992ko apirilaren 27a) frantses musikagilea, organista eta irakaslea izan zen.

Olivier Messiaen

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOlivier Eugène Charles Prosper Messiaen
JaiotzaAvignon1908ko abenduaren 10a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaClichy1992ko apirilaren 27a (83 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Théoffrey
Familia
AitaPierre Messiaen
AmaCécile Sauvage
Ezkontidea(k)Claire Delbos  (1932 -  1959ko apirilaren 22a)
Yvonne Loriod  (1961 -  2010)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
(1919 -
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Noël Gallon
Jean Gallon
Maurice Emmanuel
Marcel Dupré
Paul Dukas
Charles-Marie Widor
Georges Falkenberg (en) Itzuli
Fernande Decruck (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, organista, ornitologoa, musika-irakaslea, musikologoa, musikaren teorikoa, piano-jotzailea, unibertsitateko irakaslea, musikaria eta libretista
Enplegatzailea(k)Parisko Schola Cantorum
École Normale de Musique de Paris Alfred Cortot (en) Itzuli  (1934 -  1939)
Parisko Kontserbatorioa  (1941 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
Jeune France (en) Itzuli
Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arte Ederren Akademia (Frantzia)
MugimenduaXX. mendeko musika klasikoa
Genero artistikoaopera
sinfonia
Musika instrumentuaorganoa
DiskoetxeaDeutsche Grammophon (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm0582093 Allocine: 37934 Allmovie: p102621
Souncloud: olivier-messiaen Spotify: 6CS9O2pE67oq44GZuBEBuD iTunes: 271645 Last fm: Olivier+Messiaen Musicbrainz: c6e5c5f4-984e-432a-87b8-b6afa288bca1 Songkick: 469696 Discogs: 32180 IMSLP: Category:Messiaen,_Olivier Allmusic: mn0001528006 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Parisen egin zituen musikako ikasketak. Gaztetan, greziar eta indiar musikaren erritmoak, kantu laua, herri-musika, eta mikrotonuzko musika (semitonoa baino txikiagoak diren bitarteak erabiltzen dituena) ikasi eta aztertu zituen. Txorien kantuak ere aztertu zituen, eta eskualdeka sailkatu zituen, gero musika-lanetan erabiltzeko. Offrandes oubliées (1931, "Eskaintza ahantziak") eta Nativité du Seigneur (1938, "Jainkoaren jaiotza") obrekin egin zen ezagun.

1936. urtetik eta Bigarren Mundu Gerra hasi arte, Schola Cantorum eta École Normale de Musique-ko irakasle izan zen. Soldadu zela, preso egon zen Görlitzeko kontzentrazio-esparruan; han, Quatour pour la fin du temps ("Denboraren amaierarako kuartetoa") idatzi zuen, eta 1941. urtean kontzentrazio-esparruan bertan estreinatu zen.

Messiaenen lan aipagarriak dira, besteak beste: orkestrarako L´Ascension (1933), Turangalila-Symphonie (1946-1948), Oiseaux exotiques (1955-1956) eta Et exspecto resurrectionem mortuorum (1964); ahots eta korurako Poèmes pour moi (1936), Harawi, chant d´amour et de mort (1945), Cinq rechants (1940) eta La transfiguration de Notre Seigneur Jésus Christ (1965-1969); pianorako Visions de l´Amen (1943), Regards sur l´enfant Jésus (1944) eta Catalogue d´oiseaux (1956-1958); organorako Variations écossaises (1928), L´ Ascension (1933) eta Le Corps glorieux (1930); 6 Martenot uhinetarako Fêtes des belles eaux (1937).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olivier Messiaen