Jonathan Clegg (Bacup, Lancashire, 1953ko ekainaren 7aJohannesburgo, 2019ko uztailaren 16a)[1] hegoafrikar musikari eta antropologoa izan zen, Zulu Zuria goitizenez ezaguna. Juluka eta Savuka taldeetan aritu zen, eta baita bakarka ere. Zuluera eta ingelesa nahastu zituen bere abestietan, baita afrikar doinuak Mendebaldeko estiloekin uztartu ere.[1]

Johnny Clegg

(2009)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJonathan Paul Clegg
JaiotzaBacup (en) Itzuli1953ko ekainaren 7a
Herrialdea Hegoafrika
BizilekuaJohannesburg
HeriotzaJohannesburg2019ko uztailaren 16a (66 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaWitwatersrandeko Unibertsitatea
Hizkuntzakzuluera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, egile abeslaria, gitarra-jotzailea, dantzaria eta musikaria
Enplegatzailea(k)Witwatersrandeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakNelson Mandela eta David Webster (en) Itzuli
KidetzaJuluka (en) Itzuli
Savuka (en) Itzuli
Genero artistikoapop musika
worldbeat (en) Itzuli
reggaea
Musika instrumentuagitarra
concertina (en) Itzuli
ahotsa
DiskoetxeaCapitol Records

johnnyclegg.com
IMDB: nm0165953 Allmovie: p13585
Facebook: johnnycleggsa Youtube: UC8wuIBEZTQSsn2ChD3aWfmw Spotify: 7idPv1alc0mcEhEsKlMV2O iTunes: 14198090 Last fm: Johnny+Clegg Musicbrainz: 961498e7-b097-4341-891d-781235a8aebd Songkick: 38541 Discogs: 396636 Allmusic: mn0000243238 Find a Grave: 201345469 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Ingalaterrako Bacup herrian jaio zen, 1953an, aita ingelesa eta ama rhodesiarra zituela. Haurra zela, Rhodesiara —egungo Zimbabwera— joan zen bizitzera amarekin, eta Hegoafrikara ondoren. Musikari ibilbidea antropologia ikasketekin tartekatu zuen gaztetan. Izan ere, musika zulua ezagutu zuen Johannesburgon, eta Sipho Mchunurekin Juluka taldea sortu zuen. Musikari beltzek eta zuriek osatzen zuten taldea, eta, apartheidaren legeak urratzen zituztela eta, jazarpena jasan zuten Hegoafrikan; nazioartean, baina, arrakasta lortu zuten.[1]

Egoera bera bizi behar izan zuen gero Savuka taldearekin, 1986. urtean Dudu Zulurekin eratu zuena. Zuluera eta ingelesa nahastu zituzten abestietan, baita Afrikako doinuak Mendebaldeko estiloekin uztartu ere. Zulu zuria ezizenarekin egin zen ezagun, eta hainbat sari eskuratu zituen bere ibilbidean. 2019ko uztailaren 16an hil zen, Johannesburgon, pankreako minbiziaren eraginez.[1]

Diskografia aldatu

Estudioko diskoak aldatu

  • 1976 : Woza Friday (Johnny Clegg eta Sipho Mchunu)
  • 1979 : Universal Men (Juluka)
  • 1981 : African Litany (Juluka)
  • 1982 : Ubuhle Bemvelo (Juluka)
  • 1982 : Scatterlings of Africa (Juluka)
  • 1983 : Work For All (Juluka)
  • 1984 : Stand Your Ground (Juluka)
  • 1984 : Musa Ukungilandela / The International Tracks (Juluka)
  • 1985 : Third World Child (solo version) (J. Clegg)
  • 1987 : Third World Child (J. Clegg & Savuka)
  • 1988 : Shadow Man (J. Clegg & Savuka)
  • 1990 : Cruel, Crazy Beautiful World (J. Clegg & Savuka)
  • 1993 : Heat, Dust and Dreams (J. Clegg & Savuka)
  • 1997 : Crocodile Love / Ya Vuka Inkunzi (Juluka)
  • 1998 : Le Rock Zoulou de Johnny Clegg & Sipho Mchunu (Best Of Juluka)
  • 2002 : New World Survivor (J. Clegg)
  • 2006 : One Life (J. Clegg) Renaudek ekoitzia
  • 2010 : Human (J. Clegg)
  • 2017 : King of Time (J. Clegg)

Zuzeneko diskoak aldatu

  • 1981 : The Cologne Zulu Festival (Juluka eta Ladysmith Black Mambazo)
  • 1986 : The Good Hope Concerts (Juluka)
  • 1994 : Live And Rarites (J. Clegg & Savuka)
  • 2003 : A South African Story - Live At The Nelson Mandela Theatre (J. Clegg)
  • 2003 : Best of Live (J. Clegg)
  • 2014 : Best, Live & Unplugged, at the Baxter Theatre Cap Town (J. Clegg)

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d «Johnny Clegg musikari hegoafrikarra hil da» Berria egunkaria, 2019ko uztailak 17, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johnny Clegg