Biduze

Euskal Herriko ibaia

Biduze edo Lapiotz (Donaixtitik gora Urbeltzeta[1]) Nafarroa Behereko ibaia da, Zuberoako mugan sortzen da eta Aturriren ibaiadarra da.

Biduze / Lapiotz
Biduze (eu) Bidouze (fr)
Datu orokorrak
Garaiera2 m
Motaibai
Luzera82,4 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°31′52″N 1°12′48″W / 43.5311°N 1.2133°W / 43.5311; -1.2133
KokapenaEuskal Herria
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera285 km²
Arro hidrografikoaAdour basin (en) Itzuli
IturburuaAltzürükü
Bokalea
()
Aturri eta Gixune

Iraganean ondasunen garraiorako oso erabilia izan zen ibaia, idiek tiraturiko gabarren bidez eramaten zirelarik. Ibai-portu garrantzitsuak egon ziren hala nola Akamarre eta Bidaxunen. Ibaian zehar ontzi txikiek Akamarrera arte bakarrik nabiga dezakete.

Arbailetako Ithe basoan dagoen lur azpiko ur-laster batetik sortzen da (Eltzarreko ordokia) eta Gixunen isurtzen da Aturri ibaira.

Ibaiadarrak aldatu

Hona hemen Biduzeren ibaiadar nagusien zerrenda[2]:

Uhaldea Izena Luzera (km.)
Eskumaldea Ihiteko erreka 4,3
Eskumaldea Sorhitza 3,9
Eskumaldea Larramendi 2,9
Ezkerraldea Hoztako ura 8,1
Ezkerraldea Laminosineko erreka 8,5
Ezkerraldea Artikaiteko erreka 7
Ezkerraldea Bertzaitzeko erreka 1,7
Eskumaldea Babatzeko erreka 5,4
Ezkerraldea Haranbeltzeko erreka 2,8
Eskumaldea Eldurne
Eskumaldea Izpaxuri 16,2
Ezkerraldea Ur Beltza 3,2
Eskumaldea Azkabia
Eskumaldea Ehulondo 5,9
Ezkerraldea Iholdiko erreka 26,8
Ezkerraldea Jeloseko erreka 16,7
Eskumaldea Xuhukoa 19,2
Ezkerraldea Lihuri 45,8

Zeharkatutako udalerriak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu