Jakarta
Jakarta[1][2], ofizialki Jakarta hiriburuko eskualde berezia (indonesieraz: Daerah Khusus Ibukota Jakarta edo DKI Jakarta), Indonesiako hiriburua da, Java uhartean kokatua. 664 kilometro koadroko eremua du, eta 2014an 9.992.842 biztanle zituen[3]. Metropoli-eremuan 30.214.303 pertsona bizi ziren 2010ean[4]. Herrialdeko gune politiko, ekonomiko eta industriala da.
Jakarta Jakarta Jakarta Батавія Batavia | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
ISO 3166-2 | ID-JK | ||
Hiriburua | Erdialdeko Jakarta | ||
Governor of the Special Capital Region of Jakarta (en) ![]() | Anies Baswedan (en) ![]() | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 6°10′30″S 106°49′39″E / 6.175°S 106.8275°E6°10′30″S 106°49′39″E / 6.175°S 106.8275°E | ||
![]() | |||
Azalera | 664 km² | ||
Mugakideak | Banten eta Mendebaldeko Java | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 10.562.088 (2020)![]() | ||
Dentsitatea | 15049 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Ordu eremua | UTC+07:00 eta Indonesia Western Standard Time (en) ![]() | ||
Matrikula | B | ||
http://www.jakarta.go.id/ |
KlimaAldatu
Jakartak klima montzonikoa du (Am) Köppen klima sailkapenaren arabera.
Datu klimatikoak (Halim Perdanakusuma aireportua, Jakarta; tenperatura: 1924-1994, prezipitazioa: 1931-1994) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 33.3 | 32.8 | 33.3 | 33.3 | 33.3 | 33.3 | 34.4 | 35.6 | 35.6 | 35.6 | 35.6 | 33.9 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 28.9 | 28.9 | 29.4 | 30.0 | 30.6 | 30.0 | 30.0 | 30.6 | 31.1 | 31.1 | 30.6 | 29.4 | 30.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 26.1 | 26.1 | 26.4 | 27.0 | 27.2 | 26.7 | 26.4 | 26.7 | 27.0 | 27.2 | 27.0 | 26.4 | 26.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 23.3 | 23.3 | 23.3 | 23.9 | 23.9 | 23.3 | 22.8 | 22.8 | 22.8 | 23.3 | 23.3 | 23.3 | 23.3 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 20.6 | 20.6 | 20.6 | 20.6 | 21.1 | 19.4 | 19.4 | 19.4 | 18.9 | 20.6 | 20.0 | 19.4 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 299.7 | 299.7 | 210.8 | 147.3 | 132.1 | 96.5 | 63.5 | 43.2 | 66.0 | 111.8 | 142.2 | 203.2 | 1816 |
Eguzki orduak | 189 | 182 | 239 | 255 | 260 | 255 | 282 | 295 | 288 | 279 | 231 | 220 | 2975 |
Hezetasuna (%) | 85 | 85 | 83 | 82 | 82 | 81 | 78 | 76 | 75 | 77 | 81 | 82 | 80.6 |
Iturria (1): Sistema de Clasificación Bioclimática Mundial[5] | |||||||||||||
Iturria (2): Danish Meteorological Institute (hezetasuna eta eguzki orduak)[6] |
HistoriaAldatu
V. mendean, Kalapa itsasportu txiki bat zen mendi baten ondoan, Ciliwung ibaiaren ertzean. XII. mendean, Sondako Erresuma hinduko portu handiena zen. Portugaldarrak izan ziren lehen europarrak bertara heltzen. XVI. mendean, Fatahillah gerlari gazteak eraso zuen herria, eta Djakarta izendatu zuen, Kalapa jatorrizko izena ordezkatuz. 1619. urtean, herbeheretarrek Batavia sortu zuten Djakarta izeneko herrian. Herbehereekin izaniko salerosketa harremanek aberastu zuten hiria XVII-XVIII. mendeetan. Ingelesen esku geratu zen 1811tik 1814ra. Matxinada nazionalista bat izan zen 1926. urtean. Japoniarrak jabetu ziren hiriaz 1942an, baina independentzia lortu zuten 1945ean.
AdministrazioaAldatu
Indonesiako banaketa administratiboan, Jakarta estatus bereziko probintzia da (DKI Jakarta), eta 5 hiri (indonesieraz: kota) eta erregeordetza (indonesieraz: kabupaten) batean banaturik dago:
Hiria/Erregeordetza | Eremua (km²) | Biztanleria (2010) | Biztanleria (2014) | Biztanle dentsitatea (bizt/km²) 2010ean |
Biztanle dentsitatea (bizt/km²) 2014an |
---|---|---|---|---|---|
Hego Jakarta (Jakarta Selatan) | 141.27 | 2,057,080 | 2,164,070 | 14,561 | 15,319 |
Ekialdeko Jakarta (Jakarta Timur) | 188.03 | 2,687,027 | 2,817,994 | 14,290 | 14,987 |
Erdialdeko Jakarta (Jakarta Pusat) | 48.13 | 898,883 | 910,381 | 18,676 | 18,915 |
Mendebaldeko Jakarta (Jakarta Barat) | 129.54 | 2,278,825 | 2,430,410 | 17,592 | 18,762 |
Ipar Jakarta (Jakarta Utara) | 146.66 | 1,645,312 | 1,729,444 | 11,219 | 11,792 |
Seribu uharteak (Kepulauan Seribu) | 8.7 | 21,071 | 23,011 | 2,422 | 2,645 |
EkonomiaAldatu
Administrazio eta merkataritza hiria da, batez ere. Eskulangile eta industria berri ugari: metalurgia, ehungintza, kimika, eta beste. Herrialdeko portu nagusia da, eta nazioarteko aireportua du.
IruditegiaAldatu
Jakartako SCBD negozio gunea.
Gado-gado, Jakartako entsalada tipikoa.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/9/14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
kemendagri
izeneko erreferentziarako - ↑ Administrative Division of Java. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2016-9-14).
- ↑ INDONESIA - HALIM PERDANAKUS. globalbioclimatics.org (Noiz kontsultatua: 2016-09-14).
- ↑ STATIONSNUMMER 96745. dmi.dk (Noiz kontsultatua: 2016-09-14).