Siderita[1] (antzinako grezieraz: σίδηρος, sídēros, "burdina") mineral bat da, burdina karbonatoz (FeCO3) osaturik dagoena.

Infotaula de mineralSiderita
Ezaugarri orokorrak
Kategoriakarbonato
Formula
Dana sailkapena14.1.1.3
Nickel-Strunz sailkapena5.AB.05
Sistema kristalinokristal-sistema trigonal
Zelda unitateaa = 4,6916 Å; c = 15,3796 Å;
Eponimoaburdina
Identifikazioa
Gogortasuna
Mohs eskalan
3,5 - 4,5
Distiranakar-itxurakoa
Errefrakzio indizeanω = 1,875 nε = 1,633
Marrazuria
Dentsitate erlatiboa3,96(1) g/cm3 (neurtua); 3,932 g/cm3 (kalkulatua)

Ezaugarriak

aldatu

Sideritaren formula kimikoa hau da: FeCO3. Sistema trigonalaren arabera sortzen ditu kristalak. Mohs eskalaren arabera duen gogortasunaren balioa 3,5 - 4,5 da.[2] Kolore horia edo arrea du, eta marra zuria. Burdin legea % 48koa da.[3][2]

Meatzaritza

aldatu

Siderita altzairua ekoizteko oso baliatua izan den arren, ez da mea ideala, burdin lege eskasa duelako (% 48 ingurukoa).[4]

Askotan, burdina gehien zuten mineralak agortu zirelarik ekin zitzaion erabiltzeari. Galdatu baino lehen kiskaldu behar izaten zen, ezpurutasunak kentzeko.[4] Horretarako burdina karbonatoa labeetan sartzen zen, eta 24 orduz 900º C-tik behera erretzen. Kiskaltzeko labeei esker % 10 eta % 20 inguru gehitzen zen burdin legea. Horretaz gain, garraioa erraztu egiten zen, zakarrak kentzen zitzaizkiolako.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Siderita. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2025eko urtarrilak 31).
  2. a b Siderite: Mineral information, data and localities.. mindat.org (Noiz kontsultatua: 2019ko maiatzak 12).
  3. Siderita. museotik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2025eko urtarrilak 30).
  4. a b Lejana Meatzeko Kaltzinazio Labea. Peñas Negras Ingurumen Interpretazio Zentroa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2025eko urtarrilak 30).
  5. Meatzaritza. hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2025eko urtarrilak 31).

Kanpo estekak

aldatu