Protektoratu
Protektoratua edo babes herria, nazioarteko zuzenbidearen arabera, burujabetasun partziala duen lurraldea da, hein bateko toki-autonomia daukana, baina beste estatu baten mende dagoena, bereziki, kanpo harremanetan[1]. Kolonietan ez bezala, bertako instituzioak atxikitzen dira, formalki bada ere, baina metropoliak kontrolatzen ditu militar eta politikoki.
Espainiak eta Frantziak Marokoren gainean zuten protektoratuetan, esate baterako, sultanak zuen tokiko biztanleriaren gaineko autoritatea, baina metropolietako armadek kontrolatzen zituzten bertako indar polizial eta militarrak. Komisario Gorena (gaztelaniaz: Alto Comisario de España en Marruecos) zen Espainiako gobernuaren ordezkaria, eta Egoiliar Jenerala (frantsesez: Résident général de France au Maroc) Frantziakoarena.
Belgikaren protektoratuakAldatu
- Ruanda-Urundi (1922–1962).
Britainia Handiaren protektoratuakAldatu
AmerikanAldatu
- Barbados (1627–1652).
- Miskitoen kosta (1655–1860).
Arabiar munduanAldatu
- Adengo Protektoratua Yemenen (1873–1967).
- Egiptoko Sultanerria (1914–1922).
- Sudan Anglo-egiptoarra (1899–1956), jabekidetasuna Egiptorekin.
- Persiar golkoan:
- Bahrain (1880–1971).
- Kuwait (1899–1961).
- Qatar (1916–1971).
- Trucial States, gaur egun Arabiar Emirerri Batuen barnean (1892–1971).
- Oman (1892–1971).
- Somalilandia Britainiarra (1884–1961).
Hego eta hego-ekialdeko AsianAldatu
- Ipar Borneo (1888–1946).
- Brunei (1888–1984).
- Cis-Sutlej estatuak Punjab eskualdean (1809-1947).
- Malaysiar Federazioa Malaysiako penintsulan (1895–1946).
- Federatu gabeko malaysiar estatuak:
- Maldivak (1887–1965).
- Sikkim (1910–1947).
- Sarawakeko Erresuma (1888–1946).
Saharaz hegoaldeko AfrikanAldatu
- Barotseland (1900–1964).
- Basutolandia (1884–1966).
- Bechuanalandia (1884–1966).
- Ekialdeko Afrikako Protektoratua (1895–1920).
- Gambia (1894–1965).
- Kenya (1920–1963).
- Ipar Nigeriako Protektoratua (1900–1914).
- Ipar Rhodesia (1924–1964), gaur egungo Zambia.
- Urre Kostako iparraldeko lurraldeak (1902–1957), gaur egungo Ghanan.
- Nyasalandia (1893–1964), Erdialdeko Afrika Britainiarreko Protektoratua 1907 arte, gaur egungo Malawi.
- Sierra Leona (1896–1961).
- Hego Nigeriako Protektoratua (1900–1914).
- Swazilandia (1902–1968).
- Uganda (1894–1962).
- Walvis Bay (1878–1884).
- Zanzibar (1890–1963).
OzeanianAldatu
- Britainiar Ginea Berria (1884–1888).
- Salomon Uharte Britainiarrak (1893–1975), gaur egun Salomon Uharteak.
- Cook uharteak (1888–1901).
- Gilbert eta Ellice uharteak (1892–1916).
- Niue (1900–1901).
- Tokelau (1877–1916).
- Tonga (1900–1970).
Herbehereen protektoratuakAldatu
- Aruba, Curaçao eta Sint Maarten.
- Ekialdeko Herbeheretar Indietako zenbait sultanerri, gaur egun Indonesian.
Frantziaren protektoratuakAldatu
- Sarre (1947–1956).
AsianAldatu
- Arkât (1692–1750), gaur egun Tamil Nadu, India
- Frantziar Indotxinan, 1953/54 arte.
Arabiar mundua eta MadagaskarrenAldatu
- Komoreak (1886-1912).
- Tadjourako Protektoratua (1884-1896), gaur egungo Djibutin. 1896–1967 bitartean, Somalia Frantsesa izeneko koloniaren barnean egon zen.
- Mauritania (1903-1920); 1920tik aurrera, frantziar kolonia izan zen.
- Marokoko Protektoratu Frantsesa (1912–1956).
Saharaz hegoaldeko AfrikanAldatu
- Beningo erresuma batzuk: Dahomey 1889tik, Porto-Novo 1863-1865 bitartean, Cotonou 1868tik, Porto-Novo 1882tik.
- Afrika Erdiko Errepublikako erresuma batzuk.
- Frantziar Volta Garaia 1895etik aurrera, gaur egun Burkina Faso.
- Baghirmi 1897tik, gaur egun Txaden.
- Boli Kosta 1889tik.
- Gineako itsasaldea 1849tik.
- Damagaramgo Sultanerria (Zinder) 1899tik, gaur egun Nigerren.
- Senegalgo erresuma batzuk 1850etik aurrera.
OzeanianAldatu
- Polinesia Frantsesa, bereziki Sozietate uharteak, 1889 baino lehen:
- Wallis eta Futuna (1887-1917).
Alemaniaren protektoratuakAldatu
Alemaniar Inperioak Schutzgebiet hitza erabiltzen zuen, literalki «protektoratua», bere koloniak izendatzeko, Lehen Mundu Gerraren ostean galdu zituen arte:
- Alemaniar Ginea Berria (1884–1918), Marshall Uharteak eta Nauru barne.
- Iparraldeko Salomon Uharteak.
- Samoa.
- Witulandia (1885–1890), gaur egun Kenia.
- Hego-mendebaldeko Afrika Alemaniarra (1884–1915), gaur egun Namibia.
- Togolandia (1884–1916), gaur egun Ghana eta Togo.
- Rwanda (1884-1916).
- Bohemia eta Moraviako protektoratua (1939–1945), Alemania Naziak ezarria gaur egungo Txekiar Errepublikan.
Italiaren protektoratuakAldatu
- Albania (1917–1920) eta (1939–1940).
- Kroaziako Estatu Independentea (1941–1943).
- Monako, Sardiniako Erresumaren protektoratua 1815-1860 bitartean.
- Etiopia (1889-1896).
- Zirenaika (1912-1919), gaur egun Libian.
- Somalia (1889-1905); 1905ean, Somalia Italiarra izeneko kolonia bihurtu zen.
- Majeerteengo Sultanerria (1889-1927).
- Hobyoko Sultanerria (1888-1925).
Japoniaren protektoratuakAldatu
- Koreako Inperioa (1905–1910).
Portugalen protektoratuakAldatu
- Kongoko Erresuma (1857–1910).
- Kabinda (1885–1974), gaur egun Angola.
- Gazako Inperioa (1824–1895), gaur egun Mozambike, Zimbabwe eta Hego Afrikan.
- Angocheko Sultanerria (1903–1910), gaur egun Mozambiken.
Errusiaren protektoratuakAldatu
- Kartli-Kakhetiko Erresuma (1783–1801), gaur egun Georgia, Armenia, Azerbaijan eta Errusian.
- Imeretiko Erresuma (1804–1810), gaur egun Georgian.
- Bukharako Emirerria (1873–1920), gaur egun Tajikistan, Turkmenistan, Kazakhstan eta Afghanistanen.
- Khivako Khanerria (1873–1920), gaur egun Uzbekistan, Turkmenistan eta Kazakhstanen.
Espainiaren protektoratuakAldatu
- Adrar (1886-1909); ondoren Frantziaren protektoratua izan zen. Gaur egun Mauritanian.
- Marokoko Protektoratu Espainiarra (1913–1956).
Amerikako Estatu Batuen protektoratuakAldatu
- Liberia (1822–1847)
- Kuba (1902–1904)
- Panamako Ubidearen Eremua (1903–1979)
- Honduras (1903–1925)
- Nikaragua (1912–1933)
- Dominikar Errepublika (1914–1924)
- Suluko Sultanerria (1903–1915)
- Filipinetako Commonwealth (1934–1946)
- Hawaii (1850eko hamarkada–1894/1898)
Nazio Batuen protektoratuakAldatu
- Mendebaldeko Papua (1962–1963)
- Kanbodia (1992–1993)
- Ekialdeko Kroazia (1996–1998)
- Ekialdeko Timor (1999–2002)
- Kosovo (1999tik)
ErreferentziakAldatu
- ↑ Protektoratu. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2016-10-19).