BRICS

BRIC» orritik birbideratua)

BRICS bost estatu burujabe (Brasil, Errusia, Hegoafrika, India eta Txina) batzen dituen nazioarteko ekonomia erakundea da. BRICS izena estatu kideen ingelesezko izenen akronimoa da: Brazil, Russia, India, China eta South Africa. Jatorrizko izena BRIC zuen, harik eta 2010. urtean Hegoafrika erakunde horretara batu zen arte. Bost estatu horien ekonomiak handiak dira, hazkunde esponentziala dute, eta eragin handia dute munduan. BRICSek munduko lur azaleraren % 26,7 barne hartzen du, eta munduko biztanleen % 41,5. Haien barne produktu gordin (BPG) nominala 28,06 bilioi estatubatuar dolar da, mundu osoko BGP nominalaren % 26,6; haien erosahalmenaren parekotasuneko BPGa, berriz, gutxi gorabehera 56,65 bilioi estatubatuar dolar da, mundu osoko erosahalmenaren parekotasuneko BGParen % 32,5.[1][2]

BRICS
Kokapena
Presidente: Dilma Rousseff
Presidente: Vladimir Putin
Lehen Ministro: Narendra Modi
Presidente:: Xi Jinping
Presidente:: Jacob Zuma

2023ko abuztuan BRICSek egindako goi bileran onartu zen erakunde horretara batuko direla Iran, Arabiar Emirerri Batuak, Saudi Arabia, Argentina, Egipto eta Etiopia. Batze hori 2024ko urtarrilaren 1ean gauzatuko da, eta BRICS izena ez da aldatuko.[3][4]

BRIC izena Jim O'Neill ekonomialariak asmatu zuen, 2001. urtean, Building Better Global Economic BRICs bere libururako.[5]

Goi bilerak aldatu

Urtero, 2009tik aurrera, kideek goi bilerak egin dituzte:

Data(k) Antolatzailea Buruzagia Egoitza
1.a 2009-06-16   Errusia Dmitri Medvedev Jekaterinburg (Sevastianov Etxea)
2.a 2010-04-15   Brasil Luiz Inácio Lula da Silva Brasilia
3.a 2011-04-14   Txina Hu Jintao Sanya (Sheraton Sanya Resort)
4.a 2012-03-29   India Manmohan Singh New Delhi (Taj Mahal Hotel)
5.a 2013-03-26 / 27   Hegoafrika Jacob Zuma Durban (Durban ICC)
6.a 2014-07-14 / 16   Brasil Dilma Rousseff Fortaleza (Centro de Eventos do Ceará)
7.a 2015-07-08 / 09   Errusia Vladimir Putin Ufa
8.a 2016-11-15 / 16   India Narendra Modi Benaulim (Taj Exotica)
9.a 2017-09-03 / 05   Txina Hu Jintao Xiamen (Xiamen Nazioarteko Biltzar Zentroa)
10.a 2018-03-26 / 27   Hegoafrika Cyril Ramaphosa Johannesburg (Sandton Convention Centre)
11.a 2019-11-13 / 14   Brasil Jair Bolsonaro Brasilia (Itamaraty jauregia)
12.a 2020-11-17 (jatorriz uztailean zen egitekoa, baina COVID-19 pandemiaren eraginez atzeratu zen   Errusia Vladimir Putin San Petersburgo (bideokonferentziaz)
13.a 2021-09-09   India Narendra Modi New Delhi (bideokonferentziaz)
14.a 2022-06-23   Txina Xi Jinping Pekin (bideokonferentziaz)
15.a 2023-08-22 / 24   Hegoafrika Cyril Ramaphosa Johannesburg (Sandton Convention Centre)

Kideak aldatu

Hurrengo datuak Nazioarteko Diru Funtsak 2013ko apirilerako argitaratu zuen, estatubatuar dolarretan.[6]

Herrialdea Biztanleria BPG
(nominala)
Kontsumitzaileen
gastua (2009)
Gobernuaren
aurrekontua
Esportazioak Inportazioak BPG
(per capita)
Alfabetatze-tasa Bizi itxaropena GGI
  Brasil 201.046.886 2.242,8 b$ 1.266,3 b$ 846,6 b$ 256 b$ 238,8 b$ 13.623 $ %93,5 74,6 0,744 (geh.)
  Errusia 143.451.702 2.118,0 b$ 671,6 b$ 414,0 b$ 542,5 b$ 358,1 b$ 17.708 $ %99,6 70,7 0,778 (geh.)
  India 1.210.193.422 1.870,6 b$ 737,9 b$ 281 b$ 309,1 b$ 500,3 b$ 3.829 $ %74,04 64,2 0,586 (bat.)
  Txina 1.354.040.000 9.181,4 b$ 1.835,3 b$ 2.031 b$ 2.021 b$ 1.780 b$ 9.161 $ %95,1 [7] 72,7 0,719 (geh.)
  Hegoafrika 51.770.560 350,8 b$ 173,8 b$ 95,27 b$ 101,2 b$ 106,8 b$ 11.375 $ %93[8] 51,2 0,658 (bat.)

Indonesia eta Turkia etorkizunerako balizko kideak dira, baina Argentina, Egipto, Iran, Nigeria eta Siriak arreta azaldu dute.[9][10]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Report for Selected Countries and Subjects» IMF (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  2. «Amid BRICS' rise and 'Arab Spring', a new global order forms» Christian Science Monitor ISSN 0882-7729. (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  3. (Ingelesez) «Brics countries agree major expansion as six countries invited to join» The Independent 2023-08-24 (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  4. (Ingelesez) Plessis, Carien du; Miridzhanian, Anait; Acharya, Bhargav; Miridzhanian, Anait; Acharya, Bhargav. (2023-08-25). «BRICS welcomes new members in push to reshuffle world order» Reuters (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  5. (Ingelesez) Building Better Global Economic BRICs
  6. (Ingelesez) IMF. (2013ko apirila). World Economic Outlook. .
  7. The World Factbook. .
  8. The World Factbook. .
  9. «Syria Seeks to Join Shanghai Group, BRICS – Minister» RIA Novosti 2013-4-27.
  10. «India quiere a Argentina en los BRICS, el club de los emergentes» Clarin 2014-5-3.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu