Augustin Zubikarai Saria
Augustin Zubikarai nobela laburren saria Ondarroako udalak eta Elkar argitaletxeak Augustin Zubikarai idazlearen omenean antolatzen duten literatur saria da.
Augustin Zubikarai Saria | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Ondarroa eta Elkar |
Sorrera-urtea | 2001 |
Honen izena darama | Augustin Zubikarai |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Urteroko maiztasunez egiten da, nahiz eta hainbat urtetan epaimahaiak saririk ez ematea erabaki duen. Irabazten duen nobela laburra Elkar argitaletxearen eskutik argitaratua izateaz gain, egileak diruzko sari bat ere eskuratzen du. 2001ean hasi ziren ematen, lehen irabazlea Alberto Ladron Arana idazle iruñearra izan zelarik.
2010eko deialditik aurrera, saria formatuz aldatu zen, bi aldaketa nagusi egin zirelarik: alde batetik, saria beka bihurtu zen, dagoeneko bukatutako nobelak saritu beharrean proiektuak saritzea erabaki zelarik. Bestalde, genero aldaketa bat ere burutu zen, nobela laburretik eleberrira aldatuz.
Sarituen zerrenda
aldatu- 2023: Epaimahaiak bitan banatu zuen saria:[1]
- 2022: Patxi Zubizarreta, Gau otsoa[2]
- 2021: Mikel Alvarez Sarriegi, Euskalia[3]
- 2020: Lander Garro, Faith[4]
- 2019: Idoia Garzes, Mendiko gaitza[5]
- 2018: Eneko Barberena, Afrikanerrak[6]
- 2017: Xabier Etxeberria, Berriro itzuliko balitz[7]
- 2016: Katixa Agirre, Amek ez dute[8]
- 2015: Miren Gorrotxategi, 33 ezkil[9]
- 2014: Jasone Osoro, 12etan bermuta[10]
- 2013: Garazi Kamio, Orube abandonatuak[11]
- 2012: Garbiñe Ubeda, Hobe isilik[12]
- 2011: Itxaso Araque, Damutzen ez direnak[13]
- 2010: Joxean Agirre, Zwei Frauen (bi emakume)[14]
- 2009: Iratxe Esnaola, Galerna[15]
- 2008: Epaimahaiak horrela erabakita, ez zen saririk eman.
- 2007: Jose Inazio Basterretxea, Mandatariaren gerra[16]
- 2006: Epaimahaiak horrela erabakita, ez zen saririk eman.
- 2005: Irati Jimenez, Bat, bi, Manchester[17]
- 2004: Julen Garikanopeña, Apologia[18]
- 2003: Iñaki Irasizabal, Burua txoriz beterik eta Fernando Morillo, Gloria mundi[19]
- 2002: Epaimahaiak horrela erabakita, ez zen saririk eman.
- 2001: Alberto Ladron Arana, Xake mate[20]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bi idazleren artean banatu da Augustin Zubikarai saria
- ↑ Patxi Zubizarretak irabazi du Augustin Zubikarai saria
- ↑ Mikel Alvarez Sarriegik irabazi du XXI. Augustin Zubikarai nobela beka, ‘Euskalia’ proiektuagaz
- ↑ Lander Garro XX. Augustin Zubikarai sariaren irabazle
- ↑ Idoia Garzes Aldazabalek irabazi du Augustin Zubikarai saria
- ↑ Eneko Barberena arrasatearrak irabazi du Ondarroako Augustin Zubikarai nobela beka
- ↑ Xabier Etxeberria Garro zarauztarrak irabazi du Ondarroako Augustin Zubikarai nobela beka
- ↑ Katixa Agirreren nobela proiektuak irabazi du Augustin Zubikarai saria
- ↑ Miren Gorrotxategik irabazi du Augustin Zubikarai saria
- ↑ Jasone Osorok irabazi du Augustin Zubikarai nobela-beka
- ↑ Garazi Kamiok irabazi du Augustin Zubikarai nobela-beka
- ↑ Garbiñe Ubedak irabazi du Augustin Zubikarai nobela-beka
- ↑ Itxaso Araquek irabazi dau Augustin Zubikarai nobela-bekea
- ↑ Joxean agirrek irabazi du Augustin Zubikarai saria
- ↑ Iratxe Esnaolak irabazi dau Zubikarai nobela saria
- ↑ Jose Inazio Basterretxeak irabazi dau nobela laburren Augustin Zubikarai lehiaketea
- ↑ Irati Jimenez mundakarra irabazle Augustin Zubikarai nobela laburren lehiaketan
- ↑ Julen Garikanopeñak irabazi du Augustin Zubikarai saria
- ↑ Ondarroako nobela laburren lehiaketan irabazle Morillo eta Irasizabal
- ↑ Alberto Ladron Aranak irabazi du nobela laburrentzako Augustin Zubikarai I. saria