33 ezkil Miren Gorrotxategi idazlearen lehen eleberria da.[1] 2016an argitaratu zen, 2015ean nobela-proiektuak XV. Agustin Zubikarai Saria irabazi ondoren.[2] Baserri giroan kokaturiko misteriozko eleberria da, lurperatutako burezur baten aurkikuntzarekin hasten dena. Eskeletoa desagertzen denean hezurren misterioa bihurtuko da eleberriko ardatza, Araia familiako kideak ardatz hartuz eta euren iraganeko flashback-ak tartekatuz. Eleberria zinemara eramana izango da Hil Kanpaiak izenburupean.

33 ezkil
Jatorria
Egilea(k)Miren Gorrotxategi
Argitaratze-data2016
Izenburua33 ezkil
ArgitaletxeaElkar
ISBN978-84-9027-591-7
Orrialdeak200
Ezaugarriak
Pisua348 gramo
Genero artistikoanarrazioa eta thrillerra
Hizkuntzaeuskara

Sinopsia

aldatu

Ferminek burezur bat aurkituko du Garizmendi baserrian lanean dabilela, Karmen emaztea asaldatuz. Nestor semea jakinaren gainean jartzen dute, eta honek Bertari deitzea erabakitzen du, bere andregai ohiari, arkeologoa denez gero misterioa argitzen laguntzeko. Alabaina, hilotza lurpetik ateratzera doazenean ez da haren arrastorik egongo.

Pertsonaiak

aldatu
  • Fermin Araia, Garizmendi baserriko gizona.
  • Karmen, Ferminen emaztea, Nestorren eta Aitor zenaren ama.
  • Nestor Araia, Fermin eta Karmenen semea, margolaria eta unibertsitateko irakaslea.
  • Estanis Araia, Ferminen anaia, Garizmendi-Berri klubeko jabea.
  • Aitor Araia, Nestorren anaia bikia, urte batzuk lehenago hilda agertu zena.
  • Berta, Nestorren neskalaguna izandakoa, arkeologoa.
  • Luis Kortazar, kasua daraman ertzaina.
  • Eider Ezpeleta, kasua daraman ertzaina.
  • On Jenaro, herriko apaiza.
  • Abel, hilerriko ehorzlea.
  • John, Bertaren mutilagun amerikarra.
  • Irati, Nestorren neskalaguna.

Imanol Rayok zuzendua eta Joanes Urkixoren gidoiarekin, Hil Kanpaiak, 2020ko filma, eleberrian oinarrituko da. Aktore nagusiak Itziar Ituño (Karmen), Eneko Sagardoy (Nestor), eta Yon Gonzalez (Luis Kortazar) dira.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «33 ezkil - Miren Gorrotxategi Azkune» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-07).
  2. Taldea, elkar. (2015-10-30). «Miren Gorrotxategik irabazi du Augustin Zubikarai saria» PostData (Noiz kontsultatua: 2019-10-07).
  3. (Gaztelaniaz) «Hil-Kanpaiak (Campanadas a muerto)» Academia de cine (Noiz kontsultatua: 2019-10-07).

Kanpo estekak

aldatu