Mandatariaren gerra Jose Inazio Basterretxeak idatziriko eleberri labur bat da, Elkarrek 2008an argitara emana. Espainiako Gerra Zibileko pasadizo ilun bat kontatzen da bertan. Gertaerak jazo zirenetik hogei urtera kazetari mexikar batek idatzitako erreportaje-sorta baten itxura du. Espiotza, politika, diru-interesak, ustekabeko amodioa eta antzeko gaiak agertzen dira bertan. Lan horrek 2008ko Augustin Zubikarai Literatur Saria jaso zuen.

Kanpo estekak aldatu