Ireki menu nagusia

Indar zentrifugoa, Fcf, gezurretakoa edo itxurazkoa dena; eta indar zentripetua, Fcp, benetakoa dena.

Mekanika klasikoan edo Newtonen mekanikan, indar zentrifugoa indar inertzial bat da, biraka ari den erreferentzia-sistema ez-inertzial batean ikusita itxura batean objektu guztietan eragina duena, biraketa ardatzetik kanporanzko noranzko erradiala duena. Hain zuzen ere, "zentrifugo" adjektiboak indarra zentrotik kanporanzko noranzkoa duela adierazten du.

Ez da nahastu behar indar zentripetuarekin, gorputza biraka edukitzeko egin beharreko egiazko indar erreala baita. Indar zentrifugoa sistema ez-inertzialean sumatzen den itxurazko indarra da, sistema horretan partikularen indar zentripetuarekin batera oreka izateko, zeren sistema horretan partikukla geldi baitago.

Oro har, biraketako erreferentzia-sistema bateko masa bati dagokion indar zentrifugoa,  abiadura angeluarra duen eta biraketa-ardatzarekiko  distantziara dagoen partikulak itxurazko indar zentrifugo hau jasaten du:

Beraz, indar zentrifugoaren modulua ondokoa da:

 Indar zentripetua indar zentrifugoaren aurkaAldatu

Indar zentripetua partikula baten ibilbidearen kurbadura-zentrorantz zuzendutako indarraren osagaia da. Mekanika klasikoan, indar zentripetuak benetako indarrak dira, partikula edo gorputzetik kanpoko eragileen ekintzarekin lotuak daudenak. Mugimendu zirkular uniformearen kasuan, indar zentripetua ibilbide zirkularraren zentrorantz dago zuzenduta eta beharrezkoa da partikularen abiaduraren norabidearen aldaketa gerta dadin. Partikulan indarrik eragingo ez baluke, lerro zuzenean eta abiadura konstantean higituko litzateke.

Indar zentrifugoa erreferentzia-sistema ez-inertzialetan agertzen den irudizko indarra da; hau da, behatzaile ez-inertzial batek bere erreferentzia-sistema ez-inertziala izatearen ondorioz hautematen duen itxurazko indarra. Horrela, adibidez, gorputz bat indar-zentro finko baten inguruan biraka baldin badago, gorputzean jarduten duen benetako indar bakarra, ibilbidearen zentrorantz agertzen den erakarpen-indarra da (indar zentripetua), beharrezkoa dena gorputzak ibilbide kurbatua deskriba dezan. Benetako indar horrek,  , (sokaren tentsioa irudiko adibidean) mugimendu lerromakur ororen bereizgarri den azelerazio zentripetua ematen du.

Hala ere, gorputza geldi dagoen erreferentzia-sistema batean (sistema ez-inertziala) kokatutako behatzaile batek antzemango du norabide erradialean indarra nulua dela, geldi baitago. Emaitza hori ulertzeko, eta gorputzean eragiten duten indarren batura nulua izan beharreko premiarekin bateratzeko, behatzaile ez-inertzialak indar zentripetuaren modulu bereko, baina kontrako noranzkoa duen indar bat irudikatzen du:   indar zentrifugoa. Itxurazko indar hau ez da benetako indarra, eta soilik hartu behar da kontuan behatzaile ez-inertzial batek Newton-en bigarren legea modu arruntean idatzi dezan.

Ikus dezagun beste adibide bat kontzeptua argitzeko. Imajina dezagun abiadura jakin batekin ezkerretarantz kurba itxi bat hartzen duen auto batean doan bidaiaria. Horren masarekin lotutako inertzia bidaiariaren higidura-aldaketen aurka sortzen da, bere hasierako ibilbide lerrozuzenarekin jarraitzera bultzatuz. Autoak ezkerrerantz biratzen duenez, bidaiaria eskuineko aterantz mugituta sentitzen da. Bidaiaria eskuineko atearekin kontaktuan jartzean, ateak beharrezko indar zentripetua eragingo du bidaiariarengan, autoarekin batera ezkerretarantz bira dezan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Indar zentrifugo