Assal aintzira (frantsesez Lac Assal, arabieraz بحيرة لك عسل) Djibutiko Tadjourah Eskualdearen hegoaldean dagoen krater aintzira endorreiko bat da, afar herriaren lurraldean. Afrika osoko punturik baxuena (-155 m) eta Jordan ibaiaren arroan daudenen atzetik munduko bigarren baxuena da Ekialdeko Turkestango Turfango sakonunearekin batera[1].

Assal
Gizateriaren Ondare
Datu orokorrak
Garaiera−153 m
MotaGraben eta laku endorreiko
Luzera19 km
Zabalera6,5 km
Azalera54 km²
Sakonera20 m
Bolumena400.000.000 m³
Geografia
Map
Koordenatuak11°39′00″N 42°25′00″E / 11.65°N 42.416667°E / 11.65; 42.416667
Herrialdea Djibuti
Region of DjiboutiTadjourah eskualdea
Hidrografia
HustubideaLurrunketa.
Arroaren azalera900 km²
Assal aintzira

Geologikoki Afarreko sakonunea deitzen zaion beheragunean dago. Bi horsten arteko graben batean dago; multzo horrek Rift Haran Handiaren ateragunea osatzen du.

Ezaugarriak

aldatu

Bahr-el-Assal esapideak "eztiaren itsasoa" esan nahi du arabieraz[2].

Assal aintzira Antartika alde batera utzita gazitasunik handiena duen munduko ur-gunetzat jotzen da; % 34.8ko gatz kontzentrazioarekin (% 40 artekoa 20 metroko sakoneran), Garabogazköl (Turkmenistan, % 35 inguru) eta Itsaso Hilaren (% 33.7, askotan munduko aintzirarik gaziena dela esaten bada ere) aurretik; ozeanoetan batez bestekoa % 3.5 da. Antartikako Mc Murdoko haran lehorretako aintzira batzuetan —hala nola Don Juan aintziran— baizik ez da gazitasun handiagoa aurkitzen.

Assalek ezaugarri bat du munduan bakar bihurtzen duena. Beste aintzira hipergaziak ez bezala, bere ur iturri nagusia ez dator inguruko erreketatik; Adengoaren mendebaldeko adarra den Tadjourako golkotik gazitasun handiko ur termalak hartzen ditu. Aipatu golkotik hurbil dagoen Ghoubbet al-Kharab badia, aintziratik 10 km hego-ekialderantz dagoena, uren sartu-irten mugimendu honen lotura-gunea da. Aintzirara isurtzen den ur geza erabat hutsala da.

Eremua basamortua da; ez dago ia fauna ezta landaredirik ere. Uraren tenperaturak altua (33-34 °C) lurrunketa errazten du. Gatzaga bat dago inguruan, mendebaldean eta batez ere ipar-mendebaldean. Gatza ustiatu eta karabanaz Etiopiara garraiatzen da; aspalditik garrantzi handiko merkataritza jarduna izan da, Afrikako barnealdean gatza falta dela kontuan hartuta[3].

Bere ingurumarian sumendi asko daude; azkena, Ardoukôba, 1978ko azaroan sortu zen[4]; Assal eta Ghoubbet al-Kharaben artean dago.

Erreferentziak

aldatu
  1. Assal eta Turpan -153-155 metrotan daude; iturriek ez dute bat egiten: Artouestek -173 m aipatzen ditu.
  2. Ikus Artouest webgunea.
  3. Gatza Djiboutinvest webgunean.
  4. Ardoukôba Djiboutiweben.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu