McMurdoko Haran Lehorrak

McMurdoko haran lehorrak» orritik birbideratua)

McMurdoko Haran Lehorrak edo, besterik gabe, Haran Lehorrak, McMurdo itsasartearen inguruan dauden haranen multzoa dira, Viktoriako lurraldean, Antartikan.[1] Antartikan izotz edo elurrik gabe dagoen eskualderik zabalena dira. Eskualdeak oso ezaugarri geologiko interesgarriak ditu, hala nola Vida lakua eta Onyx ibaia, Antartikako ibairik luzeena. Gainera, munduko basamortu lehorrenetako bat da.

McMurdoko Haran Lehorrak
Datu orokorrak
MotaAntarctic oasis (en) Itzuli eta haran
EponimoaMcMurdo itsasartea
Archibald McMurdo (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak77°28′S 162°31′E / 77.47°S 162.52°E / -77.47; 162.52
CondominiumItun Antartikoko eskualde

2004. urtean, Haran Lehorretako zati bat babestutako ingurumen-eremu gisa izendatu zuten[2] Estatu Batuen eta Zeelanda Berriaren arteko itun batez, estatu hauen base antartikoak ingurunetik gertu daudenez. McMurdo Dry Valleys izendatzen dute ingurua ingelesez estatu horiek.

Ezaugarriak aldatu

Haran Lehorrek beren izena hartzen dute hezetasun maila oso baxua dutelako eta ez dutelako elurrik, ezta izotzezko estalkirik ere. Guztira, 4.800 kilometro karratu hartzen dituzte, hau da, kontinentearen azaleraren %0,03, eta izotzik gabeko Antartikako eremurik handiena dira. Haranetako zorua hartxintxar soltes estalita dago, eta izotz-ziriz osatutako poligonoak ere aurki daitezke.[3]

Haran Lehorren baldintza bereziak haize katabatiko deiturikoei zor zaizkie (katabatikoak, grezieratik 'jaisten direnak'). Aire hotza grabitatearen indarrak maldan behera arrastatzen duenean, haize hauek sortzen dira eta 320 km/orduko abiadura har dezakete. Haize horrek era guztietako hezetasuna, ura, izotza eta elurra lurruntzen ditu.[4]

Bizitza aztarnak aldatu

Haran Lehorretan bizi diren bakterio fotosintetiko endolitiko batzuk aurkitu dira. Bakterio horiek aire lehorretik babesten dira arroken barrualde nahiko hezean. Haranetan deskargatzen duten glaziarren udako urtzea lurreko elikagaien iturri nagusia da. Zientzialarien ustez, Haran Lehorrak dira, beharbada, Marte planetaren antz handiena duen lurreko ingurumena, eta, beraz, Lurretik kanpoko bizimoduei buruz ikasteko iturri garrantzitsua dira.

Zenbait bakterio anaerobikoren metabolismoa burdinan eta sufrean oinarritzen da, eta Taylor glaziarraren azpiko izozte-puntutik beherako tenperaturetan irauten dute. Odolezko Kataratak izeneko ingurunean izotza gorriz tindatzen dute.[5][6]

Inguru geografikoak aldatu

Haranak aldatu

Iparretik hegoaldera, hiru haran nagusiak hauek dira:

 
McMurdo ingurua, hiru Haran Lehor nagusiekin: Wright eta Taylor gorriz infguratuak, Victoria haien ipar-mendebaldera

Victoria haranaren mendebaldean, iparretik hegora daude halaber;

Balham bailararen hegoaldean mendebaldetik ekialdera zabaltzen dira:

Taylor bailararen mendebaldean dago

Hegoalderago, Royal Society Range mendienen mendebaldean eta McMurdo itsasartearen mendebaldeko kostaldean, Koettlitz glaziarraren lobuluan, hauek daude, iparretik hegora:

Lakuak aldatu

Haran Lehorretan dauden laku batzuk munduko gatz-eduki handiena duten lakuen artean daude, Assal lakuko edo Itsaso Hileko gazitasun-maila gaindituz. Gazitasun handiena duena Don Juan laku txikia da.

Ibaiak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Rejcek, Peter. (29 de noviembre de 2007). «In the cold of the night» Science team to extend seasonal work until April to study lake ecosystem in the McMurdo Dry Valleys (The Antarctic Sun).
  2. «Antarctic Treaty database - Measure 18 (2015) - ATCM XXXVIII - CEP XVIII, Sofia» www.ats.aq (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  3. Bockheim, J. G.. (2002). «Landform and Soil Development in the McMurdo Dry Valleys, Antarctica: A Regional Synthesis» Arctic, Antarctic, and Alpine Research 34 (3): 308–17.  doi:10.2307/1552489..
  4. Lloyd, J & Mitchinson, J: "The Book of General Ignorance". Faber & Faber, 2006.
  5. John Timmer. Ancient, frozen ecosystem produces blood-red ice flows, Ars Technica, 16 April 2009. Accessed 17 April 2009.
  6. Mikucki, Jill A.; Ann Pearson, David T. Johnston, Alexandra V. Turchyn, James Farquhar, Daniel P. Schrag, Ariel D. Anbar, John C. Priscu, and Peter A. Lee. (2009). «A Contemporary Microbially Maintained Subglacial Ferrous "Ocean"» Science 324 (5925): 397–400.  doi:10.1126/science.1167350..
  7. https://web.archive.org/web/20081217034657/http://www.antarcticanz.govt.nz/downloads/environment/Map%20A%20McMurdo%20Dry%20Valleys%20Area.pdf

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu