Ireki menu nagusia

Ferit Orhan Pamuk (Istanbul, Turkia, 1952ko ekainaren 7a -) turkiar idazlea da, gaur egungo turkierazko idazlerik ezagunenetarikoa.

Orhan Pamuk
Orhan Pamuk 2009 Shankbone.jpg
Bizitza
Jaiotza Istanbul1952ko ekainaren  7a (66 urte)
Herrialdea  Turkia
Bizilekua Istanbul
New York
Talde etnikoa Turkiarra
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Q6074010 Itzuli
Hizkuntzak turkiera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, eleberrigilea, gidoilaria, saiakeragilea eta kazetaria
Enplegatzailea(k) Columbiako Unibertsitatea
Lan nabarmenak The White Castle Itzuli
The Black Book Itzuli
The New Life Itzuli
My Name Is Red Itzuli
Snow Itzuli
Istanbul: Memories and the City Itzuli
The Museum of Innocence Itzuli
Jasotako sariak
Influentziak Vladimir Nabokov
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Deus vulta Itzuli
IMDb nm0658988
www.orhanpamuk.net/

2006an Literaturako Nobel saria eskuratu zuenean, horrelakorik lortzen lehen turkiarra izan zen. Hiru urtez AEBetan bizi izan zen, zabaldu zenez, Armeniako genozidioaz berak esandakoagatik Turkian jasotako mehatxuak zirela eta: "Berriro esaten dut, ozen eta argi, milioi bat armeniar eta 30.000 kurdu hil zituztela Turkian.". Berak, ordea, hori ukatu du eta arrazoi profesionalengatik egindakoari irakurketa politikoa eman nahi izan zaiola azaldu du. Izan ere, jaio zenetik Istanbulgo auzo berean bizi izan da eta oraindik ere bertan bizi da.

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Arkitektura ikasketak egiten hasi zen, baina bertan behera utzirik, literaturari ekin zion buru-belarri. 1977an Kazetaritza Lizentziatura burutu zuen Istanbulgo Unibertsitatean.

1985etik 1988ra bitartean, New Yorken izan zen, Columbiako Unibertsitatean irakasle. Gero, Istanbulera itzuli zen.

2006an Literaturako Nobel saria jaso zuen: sari hori jaso duen turkierazko lehen idazlea da.

BibliografiaAldatu

  • Cevdet Bey ve Oğulları (Cevdet Bey eta semeak), 1982
  • Sessiz Ev (Etxe isila), 1983
  • Beyaz Kale (Gaztelu zuria), 1985
  • Kara Kitap (Liburu beltza), 1990
  • Gizli Yuz (Aurpegi sekretua), 1992
  • Yeni Hayat (Bizitza berria), 1995
  • Benim Adım Kırmızı (Gorria izena dut), 1998
  • Öteki Renkler (Beste koloreak), 1999
  • Kar (Elurra), 2002
  • İstanbul: Hatıralar ve Şehir (Istanbul: Oroipenak eta hiria), 2003

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orhan Pamuk