Arte (zuhaitza)

Artea (zuhaitz)» orritik birbideratua)

Artea (Quercus ilex) Quercus generoko zuhaitz espezie bat da, Mediterraneo ingurukoa. Oro har, leku lehorretan hazten dira. Euskal Herrian, zuhaitz ohikoenetako bat da, erdialdean bereziki, trantsizio klimako eskualdeetan. Euskal Herriko klima ozeanikoko lurretan, berriz, zati batzuetan soilik izaten da, kareharrizko lurretan, kosta inguruan; oinaldeko plaketan eta muinoen azpialdean izaten dira.

Arte (zuhaitza)
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
FamiliaFagaceae
GeneroaQuercus
Espeziea Quercus ilex
Banaketa mapa
Subespezieen banaketa: Quercus ilex ilex (berdez), Quercus ilex rotundifolia (arrosaz).
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakartearen zur
Quercus ilex

Erdi mailako garaiera du. Enbor gogorra eta azal beltza eta zartatua ditu. Adaburua zabala du. Hosto iraunkorrak ditu, berde ilunak goitik eta gris antzekoak azpitik. Gehienetan lantza itxura duten arren, asko aldatzen da batetik bestera. Gazteek arantzadun ingurua izaten dute, baina hori ere aldakorra izaten da.

Ezaugarriak aldatu

Hosto iraunkorreko zuhaitza da, eta 20 metro garai izan daiteke.

Subespezieak aldatu

Bi subespezie daude:

  • Quercus ilex subsp. ilex. Berezkoa da espeziearen eremuaren ipar eta ekialdean, Iberiar penintsularen iparraldetik hasi eta Greziaraino (Euskal Herriaren klima ozeanikoko lurrak eta Pirinio ingurukoak barne). Hosto estuak; ezkurrak 2 cm luze, zapore mingotsa.
  • Quercus ilex subsp. rotundifolia (sinonimoak: Quercus rotundifolia, Quercus ballota). Berezkoa da espeziearen banaketa eremuaren hego-mendebaldean, Iberiar penintsularen erdialdean (Euskal Herriaren isurialde mediterraneoa barne) eta hegoaldean, eta Afrika ipar-mendebaldean. Hosto zabalagoak; ezkurrak 2,5 cm luze, zapore gozoa.

Zurtoina aldatu

Zurtoinean azal marroi iluna eta zartatua du.

Hostoak aldatu

 
Olarizun neguan egindako argazkia. Artearen orriak eta ezkur bat antzigarrez edo lantzurdaz estalita.

Bakunak, txandakatuak, obalak eta horzdunak dira hostoak; larrukarak eta distiratsuak dira gainaldetik, eta argiagoak eta ile ugarikoak, berriz, azpialdetik.

Fruituak aldatu

Artearen fruituak, ezkurrak, udazkenean heltzen dira.

Habitata aldatu

Mediterraneoko zuhaitz tipikoa da. Euskal Herrian ere autoktonoa da, eta klima mediterraneoa duten aldeetan aurkitzen da batez ere. Bestalde, arte arbolaz osatutako gunea artadia da.

Erabilera aldatu

Egurretarako eta ikatza egiteko erabiltzen zen artearen zura Euskal Herrian. Lurzorua sortzeko eta babesteko balio du. Babeslekua eta janaria ematen die hainbat animaliari.

Mitologia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Arteh»

Zuhaitz sakratutzat hartzen da artea hainbat tradiziotan; besteak beste, euskal mitologian. Sendotasunaren eta bizitza luzearen sinboloa da: 1.000 urte baino gehiago bizi daiteke.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu