Fagazeo

Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez (gehienetan zuhaitz hostogalkorrez) esaten da. Hostoak bakunak eta txandakatuak dira. Lore arrak gerbatan daude, eta emeak bakunak dira edo hirunakako burutan daude. Fruitua ezkur-motakoa da.

Fagazeoak (Fagaceae) familiak edo pagoaren familiak honako ezaugarri hauek dituzten zuhaitzek osatua da: hosto txandakatuak eta pinatuak, loreak gerbetan, fruituak hur motakoak, batetik zazpira, batzuetan guztiz inguratuta daudela ezkatadun edo arantzadun oskol batean eta beste batzuetan erdizka bakarrik. Familia honetan ezagunena den taldea haritzena da (Quercus generoa); haien fruituari ezkurra deitzen zaio. Haritz gehienen oskolek, kopa baten antzekoak izanik, ez dute inguratzen guztira ezkurrak.

Fagazeo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
Familia Fagaceae
Azpibanaketa

Generoak aldatu

  • Castanea - Gaztainondoak; zortzi espezie, Asiaren sortalde epeleko iparra, Asiaren hego-sartaldea, Europaren hego-sortaldea, Ipar Amerikaren sortaldea
  • Castanopsis - 125-130 espezie, Hego-sortaldeko Asia
  • Chrysolepis - Golden chinkapin; espezie bi, AEBen sartaldea
  • Colombobalanus - espezie bat C. excelsa, Hego Amerikaren iparraldekoa, sarritan Trigonobalanus generoan sartuta
  • Fagus - Pagoak; 10 espezie, Asiaren sortalde epeleko iparra, Asiaren hego-sartaldea, Europa, Ipar Amerikaren sortaldea
  • Formanodendron - espezie bat F. doichangensis, Asiaren hego-sortaldekoa, sarritan Trigonobalanus generoan sartuta.
  • Lithocarpus - Tanoaks or Stone oaks; 330-340 espezie, danak bat izan ezik Asia epel, bero eta tropikalean hedatuta, bestea (L. densiflorus) Kalifornian eta Oregonen hego-sartaldean.
  • Nothofagus - Hego-pagoak; 35 espezie inguru, Hego Amerikaren hegoa, Zeelanda berria, Australiaren hego-sortaldea, Caledonia berria, Ginea berria
  • Quercus - Haritzak; 500 espezie inguru, oso hedatua Ipar Hemisferioan, Indonesian ekuatorea zeharkatzen dute
  • Trigonobalanus - espezie bat T. verticillata, Asiaren hego-sortalde tropikala (hiru espezie Colombobalanus eta Formanodendron hemen sartzen badira)

Batzuetan Nothofagus generoa beste familia batean sartzen da, Nothofagaceae.

Erreferentziak aldatu

  1. Angiosperm Phylogeny Group. (2009). «An update of the Angiosperm Phylogeny Group classification for the orders and families of flowering plants: APG III» (PDF) Botanical Journal of the Linnean Society 161 (2): 105–121.  doi:10.1111/j.1095-8339.2009.00996.x..

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fagazeo