Olarizu
Olarizu Gasteizko hegoaldean kokaturik dagoen landa-eremu bat da, Adurtza auzoaren hegoaldean. Antzina herrixka bat zen, baina gaur egun ez da inor bizi.
XIX. mendea geroztik, erromeria bat ospatzen da Olarizuko Andre Mariaren ohorez irailaren 8aren ondorengo astelehenean.
Olarizuko parkea eta izen bereko mendia, Gasteizko Eraztun Berdearen barnean dago. Olarizun bertan, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia kokaturik dago.
HistoriaAldatu
XIV. mendean biztanlerik gabe geratu zen Olarizu. XI. mendeko agirietan "Hollarruizi" izena ageri da, eta XIII. mendean "Hollarruizu" izenarekin. XIX. mendean, berriz, "Olharizu" izena azaltzen da erregistroetan. Herrixka desagertu bazen ere, Olarizuko Andre Mariaren elizak gehiago iraun zuen zutik, XX. mendearen hasiera arte.
Ikus, gaineraAldatu
- Gasteizko Eraztun Berdea
- Olarizuko parkea
- Olarizu mendia (Kutzemendi)