Arte budistak Indiako azpikontinentean du jatorria, egungo India, Bangladesh, Bhutan, Nepal eta Pakistan. Arte mota hau Siddhartha Gautamaren (Buda historikoa) bizitzaren ondorengo mendeetan sortu zen, K. a. VI. eta V. mendeen artean. Beste kultura batzuekiko harremanari esker, geroago Asia osoan eta munduan zehar hedatzea lortu zuen. Ikuspegi estetikotik, budismoa antzinako Indiako arte-adierazpenik garrantzitsuena da, eta pieza budista ugari daude herrialdeko museoetan. Arte budista santutzat jotzen diren lekuetan ere islatzen da ondoen, hala nola Bodhgaya, Sarnath — Budak bere sermoia predikatzen zuen lekua —, Lumbini, etab. Halaber, garrantzitsuak dira erromesaldiko monasterioak, horien artean aipagarrienak Ajanta, Amaravati, Sanchi, Ellora, Anuradhapura eta abar. Sanchiren Estupa Handia monumentu budistarik onenetariko bat da.[1]

Budaren irudikapena Gandharako arte greko-budistan, I. mendekoa.
Buda Borobudurren.
Budaren oinatza, Gandharan dagoen I. mendeko eskultura. Siddharta sinboloaren bidez adierazten da.

Lehen etapa bat, preikonikoa deitua, K.a. I. mendea baino lehen kokatzen da. Garai horretan Siddhartha Gautamaren zuzeneko irudikapenetara ez jotzea da bere ezaugarria. Hurrengo etapak, ikonikoak, Budaren giza irudia eta iraganeko, etorkizuneko eta beste unibertso batzuetako budak ditu bere artelanen sinbolo nagusi.

Ordutik, arte budista dibertsifikatu eta eboluzionatu egin zen, bereziki jarraitzaileak elkartzen hasi zen eskualde berrietara egokitzeko. Ekialderantz eta iparralderantz hedatu zen Asia Erdialdean zehar, ondoren iparraldeko arte budista bezala sailkatua izan zena eratzeko; horren aldean, Asiako hego-ekialdean sortuko zen hegoaldeko arte budista. Indian, arte budista loratu egin zen eta arte hinduaren garapenean eragina izatera ere iritsi zen, budismoa X. mende inguruan, hinduismoaren eta islamaren hedapenarekin ia desagertu zen arte.[2]

Etapa preikonikoa (K. a. V. mendetik K.a. I. mendera) aldatu

Arte budistaren lehen adierazpen argiak Asokaren erregealdian aurkitzen dira, Maurya Inperioan (K. a. 322- K.a. 180 ),[3] non estupa ugari eraiki ziren (budismoaren monumentu sakratuak). Horietatik Baruth eta Sanchiren estupak nabarmentzen dira, bai antzinatasunagatik (K. a. I. mendea) baita toranetan (atarietan) zizelkatutako erliebeen hitz-jarioagatik ere; hauek arte narratibo bat osatzen dute, Buda irudia bere argiztapenaren sinboloen bidez proiektatzen dena (gurpila, Bodhiko zuhaitza, eguzkitakoak, tronua, oinatza, etab.), espiralekin, lehoien irudiekin, elefanteekin eta landaretzarekin harmonia oparoan.

K.a. II. eta K.a. I. mendearen artean eskulturek motibo budistak azaltzen zituzten, Siddharta Gautamaren bizitzaren eta irakaskuntzen irudikapenak barne, garaiko estupak inguratzen dituzten toranetan edo atarietan aurki daitezkeenak kasu.

Indian eskultura-tradizio handia eta arte ikonografikoa oso landua izan arren, Siddharta ez zen inoiz antropomorfikoki irudikatzen, sinboloen bidez baizik. Hona hemen horietako batzuk:

  • Legearen gurpila (dharmachakra), Siddhartaren Lau egia zintzoak adierazten ditu.
  • Bodhi zuhaitza, Siddhartak iluminazioa jaso zuen zuhaitza da. Sinbolo honek aurrekari ugari zituen, bai Biziaren zuhaitza adierazteko, baita ere ugalkortasun azaltzeko.
  • Budaren oinatza, Siddhartaren irakaskuntzen eragina munduan adierazten du.
  • Tronu hutsa
  • Lehoiak, erregeen sinboloak. Asokaren Inperioaren garaian Siddharta "Shakya Lehoia" gisa ezagutzen zen; horregatik India osoko zutabeetan animalia hauek agertzen dira.
  • Zutabeak, gurpila heltzen dute, Siddhartaren irakaskuntza adieraziz.
  • Loto-loreak, Siddhartaren izaeraren garbitasuna adierazte du, loraldi ederrarengatik baina baita ere ura itsasten ez zaiolako.

Siddharta Gautamaren irudikapen antropomorfikoarekiko arbuioa (baita eszena narratiboetan ere, non beste giza irudi batzuk agertzen baitira) eta sinbologia preikonikoaren garapen sofistikatua Siddhartak Dighanikayan emandako irakaspenetako batekin lotuta daudela dirudi, zeinetan haren irudikapenak gaitzetsi baitzituen gorputza desagertu ondoren. Joera horrek K.o. II. mendera arte iraun zuen, Indiako hegoaldeko zenbait lekutan, Amaravati Eskolaren barruan. Zenbaitek diote Siddhartaren irudikapen zuzenak egurrean zizelkatu zitezkeela lehenago, baina, hala balitz, denborarekin galdu egingo ziren, eta ez dago haren existentziaren inolako ebidentzia arkeologikorik.[1]

Etapa ikonikoa (I. mendetik gaur arte) aldatu

 
I. mendeko Buda, Gandharan.

Budaren irudikapen antropomorfikoak K.o. I. mendetik aurrera hasi ziren agertzen Indiako iparraldean. Bi sortze zentro nagusiak identifikatu dira:

  • Mathura eskualdean, Indiako iparraldean. Mathuraren artea tradizio indiar sendoetan oinarritzen da, hala nola Yakshak bezalako jainkoen irudikapen antropomorfikoan, nahiz eta estilo arkaiko batean, Budaren ondorengo irudikapenekin alderatuta. Mathuraren eskolak horrelako ezaugarriak ekarri zituen eskulturan: ezkerreko sorbalda estzaltzen duen arropa, muselina fina, gurpila esku-ahurrean, loto-aulkia eta abar...

Mathurak eta Gandharak ere elkarri eragin zioten. Loraldi artistikoan, bi eskualdeak politikoki elkartuta egon ziren Kusan Inperioaren pean, biak inperioaren hiriburu zirelako. Oraindik eztabaidagai da Budaren irudikapen antropomorfikoa funtsean Mathurako arte budistaren tokiko bilakaera baten emaitza izan ote zen, edo greko-budista sinkretismoak Gandharan izan zuen eragin kulturalaren ondorioa izan ote zen.

Arte ikoniko honen ezaugarria hasieratik idealismo errealista izan zen. Giza irudi errealistak, proportzioak, jarrerak eta atributuak konbinatzen zituen, batetik, baita perfekzioaren eta lasaitasunaren zentzua ere bestetik; helburua jainkotasuna adieraztea zen. Budaren adierazpena, jainkoarena zein gizakiarena, eredu ikonografiko bihurtu zen ondorengo arte budistarentzat.

Arte budista Indian garatzen jarraitu zen beste mende batzuetan. Mathuraren kareharri arrosazko eskulturak gupta-garaian garatu ziren (IV. mendetik VI.era), fintasun maila handia lortu arte. Guptaren eskolako arteak eragin handia izan zuen Asiako gainerako herrialde gehienetan. XX. mende inguruan, arte budistako sorkuntza desagertu egin zen Indian, hinduismoa eta islama nagusitu baitziren.

Budismoa I. mendetik aurrera Indiatik kanpora hedatzen zen bitartean, haren forma artistikoak beste batzuekin nahasten ziren; horrela erlijio hori hartu zuten herrialdeen arteko bereizketa progresiboa handitu zen. Hedatze honek bi bide nagusi izan zituen:

Erreferentziak aldatu

  1. a b https://buddhistartnews.wordpress.com/what-is-buddhist-art/
  2. T. Richard Blurton (1994), Hindu Art, Harvard University Press, ISBN 978-0674391895, 113–116, 160–162, 191–192 or.
  3. https://zaguan.unizar.es/record/56987

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu