Ireki menu nagusia
Lumbini, Budaren jaiolekua1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Nepal DSCN2126a.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak iii, vi
Erreferentzia 666
Kokalekua  Nepal
Eskualdea2 Asia-Pazifikoa
Izen ematea 1997 (XXI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Lumbini (sanskritoz लुम्बिनी, maitagarria) Nepalgo Terai ordokian kokaturiko herrixka da, izena ematen dion Lumbini Gunean hain zuzen ere.

Siddhartha Gautama (Buda) bertan jaio zela kontsideratzen da eta horregatik budistentzako lau leku sakratuetako bat da, Nepalen dagoen bakarra.

HistoriaAldatu

Fa Xian erromes txinatarraren idazkiak aztertuz 1896an Khadga Samsher Ranaren arkeologoek Ashokaren zutabe bat aurkitu zuten Lumbinin, zeinak Budaren jaiotzaren urteurrenean bisita ofiziala egitera etorri zela zioen inskripzio bat zeukan.

Gaur egun monasterio budistek inguratzen dute Ashokaren zutabea, bertan dendarik, hotelik edio jatetxerik onartzen ez delarik.

IrudiakAldatu


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lumbini