Ashokavardhan Maurya edo Asoka[1] (hindiz: अशोक), Asoka Handia izenaz ezaguna (K.a. 304 - K.a. 232) Maurya Inperioko hirugarren enperadorea izan zen. Indiako azpikontinentearen jabe zen eta Bengala eta Afganistan arteko lurretan agintzen zuen. Nolabait, Indiaren sortzailea kontsideratzen da, lur guztien lehenengo batasuna egin baitzuen.

Asoka

Mauryako enperadore

K.a. 268 - K.a. 232
Bindusara (en) Itzuli - Dasaratha Maurya (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaPatna, K.a. 304
HerrialdeaMaurya Inperioa
 India
Lehen hizkuntzasanskritoa
HeriotzaPatna, K.a. 232 (71/72 urte)
Familia
AitaBindusara
AmaSubhadrangi
Ezkontidea(k)Tishyaraksha (en) Itzuli
Karuvaki (en) Itzuli
Asandhimitra (en) Itzuli
Padmavati (en) Itzuli  (K.a. 265 -
Devi (en) Itzuli  (K.a. 285 -
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaMaurya dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakPrakritoa
Irakaslea(k)Upagupta (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, Enperadorea eta bhikkhu (en) Itzuli
InfluentziakSiddhartha Gautama
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

Bizitza

aldatu

Gaztaroa

aldatu

Aita Bindusara enperadore Maurya zuen eta ama ofizialki Dharma bazen ere, kondairak dio gortetik kanporaturiko Subhadrangi erreginaren semea zela. Anaiorde zaharragoak izan arren, Asokak ere ikasketa militarrak egin zituen eta besteak baino gerlari eta ehiztari hobea zela frogatu.

Mendebaldeko lurretan Chanakya jaunak (Chandragupta Mauryaren aholkulari izan zenak) 16 herritako noble eta erregeak hil zituen eta bere burua Maurya Inperioaren buru izendatu. Artean, Bindusarak bere semeen artean krudelena zena —Asoka— bidali zuen, matxinada hori zapuztera. Asokak bere lana egin eta Ujjaineko gobernadore izendatu zuen Bindusarak.

K.a. 273an Bindusara hiltzean, haren oinordekotzarako lehia hasi zen. Enperadoreak bere seme Sushim nahi izan zuen ondorengo, baina ministroek Asoka babestu zuten eta horrek anaiordeak hilez enperadore izatea lortu zuen. Dipavamsa eta Mahavamsa idatziek diotenez Asokak, bere 99 anaiordeak hil zituen: Tissa izeneko bat bakarrik salbatu zuen.

Enperadore krudela

aldatu

Enperadore izatera iritsi bezain laster, gortean leialtasun probak pasa zituen eta 500 ministro desleial hil omen zituen. Hurrengo zortzi urteetan inperioa norabide guztietan handitu zuen: mendebalderantz (egungo Afganistan eta Iraneraino), hegoalderantz, Indiako azpikontinentea osatuz bai eta gaur egungo Sri Lanka ere, iparralderantz Pamir mendietaraino, eta ekialderantz, egungo Bangladesh eta Assam eskuratuz.

 
Ashoka Empire

Azpikontinentearen ekialdeko Kalinga eskualdeak (gaur egungo Orissa) aurre egin zion eta K.a. 265ean bi urte iraun zuen gerra hasi zen. Kalinga menperatzeko, bere krudeltasun osoa erakutsi zuen Asokak, eskualdea erabat suntsituz, 100.000 kalingatar gizon hilez eta milaka emakume eta haur deportatuz. Gerra hartan Asokaren 10.000 gerlari ere hil ziren.

Enperadore handia eta baketsua

aldatu

Kalingako gerran ikusitakoak Asoka bera ere izutu zuen eta zera esan omen zion bere buruari:

« Zer egin dut? Hau garaipena bada, zer da porrota? Hau zer da, garaipena ala porrota? Justizia da ala injustizia? Ausardia ala ihesa? Ausarta al da haur eta emakume errugabeak hiltzea? Nire inperioa zabaldu eta aberasteko egiten dut ala beste batzuen erreinuak suntsitzeko? Batek senarra galdu du, besteak aita, honek semea, horrek jaio ez den haurra... Zer da gorpuen zarama hau? Hauek garaipenaren ala porrotaren zantzuak dira? Sai, bele eta arrano hauek herioren edo deabruaren mezulariak al dira? »


Gogoeta hauek Budaren ikaskuntzak jarraitu eta budismoa onartzera eraman zuten Asoka. K.a. 260 urtean Inperioko erlijio ofizial bihurtu zuen eta 250 urtetik aurrera munduan budismoaren enbaxadorea izan zen. Bere seme Rahul eta alaba Sanghamitra Sri Lankara bidali zituen budismoa zabaltzera, milaka estupa eraiki zituen India osoan eta biolentziarik gabeko politikak bultzatu zituen ordutik aurrera.

Asoka hil arteko garaiak baketsuak izan ziren eta Inperioaren azpiegiturak modernizatzeari ekin zion. Errepide nagusiak berriztu zituen, ibaiak kanalizatu eta nekazaritzarako ureztatze sistemak ezarri zituen, ospitale eta unibertsitateak eraiki zituen, eta erlijio ofiziala budismoa izan arren erlijio askatasuna ezarri zuen herritarrentzat.

 
Asokaren lehoiak

Asokaren ediktuak

aldatu

Inperio osoarentzat balioko zuten legeak atera zituen, Asokaren ediktuak izenarekin ezagutzen direnak; Asokaren esanetan, «Gizon guztiak nire haurrak dira. Ni aita bezalakoa naiz haientzat. Aita orok bere haurrentzat ona eta zoriontasuna nahi duen bezala, nik ere gizon guztiak beti zoriontsu izan daitezen nahi dut».

Ediktuak 33 inskripzio ziren eta Asokaren zutabeak deritzen zutabetan idatzi zituen. Zutabe ugari banatu ziren Inperioko hiri handienetan ezarri zirenak, hauetariko 19 baino kontserbatzen ez diren arren. Zutabe hauek Asokaren sinbolo zen lehoiak zituzten kapitel gisa. Famatuena Sarnatheko zutabea da; hiru lehoi ditu kapitelean eta gaur egun Indiako Sinbolo Nazionala bihurtu da. Zutabe berean Asoka Chakra (Asokaren Gurpila) ere ageri da eta hau Indiako banderaren erdian ezarri dute.

Heriotza

aldatu

Asokak 40 urtez agindu zuen, baina bera hil ondoren, Maurya Inperioak beste 50 urte eskas iraun zituen. Anitz emazte eta seme-alaba izan zituen: haietako asko inperioko lau muturretara budismoa zabaltzera bidali zituen. Berak Kunala semeren alde jokatu zuen baina Sampatri bihurtu zen enperadore. Inperioaren gainbeheraren hasiera zen. K.a. 185 urtean azken enperadorea zen Brihadratha hiltzean lurrak hainbat printzerritan zatitu ziren. Hogei mende geroago Britainiar Raj bihurtu arte Indiak ez zuen inoiz batasunik ezagutuko.

Asokaren berraurkikuntza

aldatu

XIX. mendera arte genealogia budistetan agertzen zen izen ugarietako bat baino ez zen Asoka. Geroago, Sri Lanka, Tibet eta Txinan aurkituriko Divia avadana, Asoka avadana eta Majá vamsha idatziak eriden ziren: hor, Asoka errege handia izan zela irakurri arren, arkeologoek ez zioten sinesgarritasun handirik eman eta kondairetako pertsonaia baino ez zela uste izan zuten.

1837an James Prinsep indiar-britainiar arkeologoak Delhin zegoen harri handi bateko inskripzioak itzuli zituen. Asokaren ediktuak ziren eta Devanampiya Piyadasi (jainkoek maite dutena) erregea ageri zen bertan. Primsepek Sri Lankako erregeren bat zela uste zuen. baina ediktuak idatzita zeuden aztarna gehiago aurkitzeaz batera, Asokarekin identifikatzen hasi ziren., 1915ean erabat baieztaturik geratu zen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu