Arrautza
- Artikulu honetan arrautza ikuspuntu biologikotik aztertzen da; arrautza janaritzat aztertzen duen artikulua hurrengoa da: Arrautza (janaria).
Arrautza zenbait espezietako emeek erruniko gorputz ugaltzailea da, obulu (normalean ernaldu) batez eta ehun elikatzaile eta babeslez eratuta egoten da, eta bertatik ale gaztea garatzen da[1]. Hegazti, narrasti, intsektu, molusku eta arrain gehienak (baita ugaztun espezie bi: ekidna eta ornitorrinkoa, hain zuzen ere) era horretan ugaltzen dira, eta, beraz, obiparo dute izena.
Arrautzak ikertzen eta biltzen dituen zientziari oologia deritzo. Egun dagoen arrautzarik handiena ostrukarena da, 1,5 kilogramokoa dena. Txikiena, berriz, hegaztien artean, Mellisuga helenae kolibriarena da, gramo erdi bat duena. Hala ere, badaude arrain, narrasti eta intsektuen arrautza txikiagoak ere.
Arrautza motak
aldatuErnalketaren ondoren, emeak arrautza jartzen du eta denbora baten ondoren oilaskoa bihurtzen da. Ondoren, arrautza bakoitzetik txita bakarra jaiotzen da. Arrautzen batez besteko kopurua, batetik hamazazpiraino hedatzen da. Hegaztiek beren arrautzak mendietan edo erriskoetan erruten dituztenean, arrautzek tanta forma dute biratu ez dezaten eta eror ez daitezen.
Kolorea
aldatuHainbat animaliak arrautza koloreztatuak erruten dituzte, modu desberdinetan. Kolore-aniztasun hori protoporfirina, biliverdina eta zink kelatoa pigmentuen ondorio da.
Pigmentu horiek obiduktuko hormetako zelulek jariatzen dituzte, eta oskolean orbanak sor ditzakete, kolorea arrautza errun baino lehen gehitzen bada.
Narrasti modernoen arrautza guztiak zuriak dira, eta historiaurreko animalia guztientzat hala zela uste da.
Arrautza-oskolen egitura
aldatuNormalean arrautzak lauak izaten dira, baina salbuespenak badaude. Ubarroien arrautza adibidez, oso latza da eta klarionaren antzekoa. Aldiz, tinamuenak oso distiratsuak dira; ahateenak, koipetsuak eta iragazgaitzak, eta hori kolorekoak.
Forma
aldatuHegaztien arrautza gehienek forma obal bereizgarria dute, mutur bat biribildua eta bestea zorrotzagoa. Forma hori obiduktutik igarotzerakoa arrautza mugikortasunaren bidez behartzen delako sortzen da. Une horretan, arrautzaren oskola oraindik deformagarria denez, arrautzaren atzeko aldeak bere punta-forma hartzen du.
Harrapakaritza
aldatuAnimalia askok arrautzak jaten dituzte. Amerikako harrapari nagusiak, adibidez, mapatxeak, mofetak, bisoia, igarabak, zenbait kaio espezie, belea, azeriak, otsoa, armiñoaeta erbinudea dira.
Arrautzaren zatiak
aldatuArrautzak uretako, erdi uretako eta lurreko animalien garapena markatzen duen eboluzio-mekanismo bati erantzuten dio.[2]
Horrela daude osatuta:
Gainera, enbrioiaz kanpoko mintz multzo batez osatuta dago, enbrioia inguratzen dutenak, eta bakoitzak funtzio garrantzitsu eta zehatz bat betetzen du:[1]
Arrautzaren balore nutrizionalak
aldatuJakien artean arrautzak kalitate oneneko proteinak dauzka. Zuringoa arrautzaren % 70 inguru da, eta proteina asko du; gorringoa, berriz, arrautzaren % 30 da, eta proteina aldetik gutxiago du, baina koipe gehiago, koipe kolesterolduna. Zuringoan B taldeko bitaminak daude; gorringoan, A, D, E eta K bitaminak. Mineraletan, berriz, azpimarratzekoak fosforoa, selenioa, burdina, iodoa eta zinka dira.
Oilo arrautzaren erabilera gastronomikoa
aldatuGaleria
aldatu-
Dortoka baten jaiotza.
-
Opodiphthera eucalypti intsektuaren arrautzak
-
Arrain arrautzak
-
Arraia-arrautzak