Ireki menu nagusia

Amniota

Enbrioiaren inguruan amniosa duen ornoduna. Amniota kladoa osatzen dute, narrazti, hegazti eta ugaztunak biltzen dituena. Klado hori, dena den, ez dagokio inolako kategoria taxonomiko jakini.

Amniota tetrapodo ornodunen talde bat da. Lehorrean bizitzeko arraultza garatu dute. Gaur egungo animalien artean Synapsidoak (ugaztunak), Sauropsidoak (narrasti eta hegaztiak) eta euren arbaso fosilak biltzen ditu. Enbrioia arraultza batean doa edo emeak garraiatzen du eta hainbat mintzaz babestua hazten da. Eutheriaren barruan (gizakia, adibidez) mintza hauek umekia babesten duen boltsa amniotikoa izan daitezke. Amniota guztiek larba egoerarik ez dute.

Amniota
Tortoise-Hatchling.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
InfraerreinuDeuterostomia
FilumaChordata
-Olfactores Olfactores
-Craniata
SubfilumVertebrata
InfrafilumGnathostomata
GoiklaseaTetrapoda
-Reptiliomorpha
Baliorik ez Amniota
Haeckel, 1866
Azpibanaketa

Lehen amniotek, adibidez Casineria musker txikien itxura zuten, eta anfibio reptiliomorfoetatik garatu ziren, orain dela 340 milioi bat urte. Bere arraultzak uretik kanpo biziraun zitezkeen eta, beraz, leku lehorretara migratzeko gaitasuna garatu zen. Amniota lurreko ornodun nagusiak bilakatu ziren honela. Garai hartan jada bi klado ezberdin sortu ziren: Synapsida eta Sauropsida. Bi taldeak gaur egun bizirik daude. Ezagutzen den Synapsida fosilik zaharrena Protoclepsydrops da, orain dela 320 milioi urtekoa. Sauropsikorik zaharrena Paleothyris izan daiteke, Pennsylvaniar garaikoa, orain dela 306-312 milioi urtekoa.

TaxonomiaAldatu