Misioaren Kongregazioa

Misioaren Kongregazioa (latinez: Congregatio Missionis) bizitza apostolikoko elkarte katolikoa da, Bizente Paulek 1625ean Parisen sortu zuena. Kideei lazarista, pauldar edo aita pauldar esan ohi zaie.[1] Erlijiozko hiru botoak egiten dituzte eta elkarrekin bizi dira. Batzar nagusiak eta Parisen bizi den apaizburuak dute aginpide gorena.

Misioaren Kongregazioa
Datuak
Izen laburraC.M.
Motabizitza apostolikoko elkartea eta erakundea
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1625
Sortzailea
webgune ofiziala

Historia aldatu

Bizente Paulek 1625ean sortu zuen Misioaren Kongregazioa, Parisen. 1632an, elkarte horretako lehenbiziko kideak San Lazaro priore-barrutira aldatu ziren, eta hortik datorkie lazarista izena. Lazaristek ebanjelioa predikatzen zieten behartsuei, apaizgaitegi batzuen ardura zuten, gogo jardunak antolatzen zituzten, misiolari joaten ziren kristau ez ziren lurraldeetara, eta karitatezko egintzak egiten zituzten. 1642tik aurrera, lazaristak mundu osoan zehar zabaldu ziren.

Erreferentziak aldatu

  1. Anaitasuna. (1966). «Anaitasuna: ABENDUA (12) 1966 XIV Urtea Zenb. 142» Anautasuna (Noiz kontsultatua: 2023-05-24).

Kanpo estekak aldatu